inmaculada freije obregon

Imagen del profesor inmaculada freije obregon

Inmaculada Freije Obregón Giza Baliabide Kudeaketa Unibertsitate Masterraren Zuzendaria eta Enpresa Estrategia arloan gradu eta graduondoko ikasketetako irakaslea da. Gaur egun, ¿Hazkuntza eta garapen korporatiboa¿, ¿Zuzendaritza estrategikoa¿ eta ¿Analisi estrategikoa¿ irakasgaiak eskaintzen ditu graduan, Deusto Business Schoolen; eta ¿Enpresa Estrategia¿, graduondoko hainbat programatan, Deustuko Unibertsitateko European and International Business Management Unibertsitate Masterrean edo Giza Baliabideetako Unibertsitate Masterrean, esaterako. Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Bilboko campuseko Gradu amaierako proiektuaren koordinatzailea da.Irakasle bisitaria izan da Birminghameko Aston Universityn (Britainia Handia) eta San Salvadorreko (El Salvador) Universidad Centroamericana José Simeón Cañasen; Antofagasta Iparraldeko Unibertsitate Katolikoko (Txile) eta Buenos Aireseko (Argentina) Universidad del Salvadorreko graduondoko programetan parte hartzen edo parte hartu du.Enpresa-estrategiaren arloan garatu du karrera akademikoa, irakaskuntzan eta ikerketan, negozio aukeren bilaketaren inguruko doktorego-tesia bukatu zuenetik (1993).2009ra arte, kudeaketako hainbat kargu izan ditu Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean: dekanordea, Fakultateko idazkaria, Zuzendarien Aurrerabideko Masterreko zuzendaria, berrikuntza pedagogikoko arduraduna, etab. izan da.2009 eta 2013 bitartean, Eusko Jaurlaritzako Plangintza eta Estrategiako zuzendaria izan da.Aholkularitza-lanak ere egin ditu enpresa publiko, pribatu eta erakundeetan.

CV

Tutoretzak : Para concertar tutoría contactar previamente vía email con: ifreije@deusto.es

EgunaOffice hours:Tokia:

Asteazkena

12:00 - 14:00

Bulegoa: Dpcho I F 515-D

Ostirala

12:00 - 14:00

Bulegoa: Dpcho I F 515-D