Kategoria:
Gonbidatua
Beste enpresa edo erakundeetan karguak:
ikertzaile; irakasle, fablab-eko kudeatzailea
Email:
szilard.kados@deusto.esIng. Szilard A. Kados Industria Diseinuan diplomatua eta Industria Antolaketan lizentziatua da, Marosvásárhely-ko “Petru-Maior” unibertsitatetik. Orain Deustuko Unibertsitatearentzat lan egiten du Bilboko kanpusean klaseak ematen eta FabManager bezala. Bere ohiko irakaskuntza jarduerak Industria Teknologia, Industria Antolaketa, eta Industria Elektronika eta Automatizazioa, eta Diseinu Industriala eta Fabrikazio Digitaleko graduetan zentratzen dira.Gaur egun, Fabrikazio eta Materialen Ingeniaritza irakasgaia eta Fabrikazio digitaleko teknologien trebakuntzan irakasten ari da hain zuzen ere. Bere argitalpenek eguneroko bizitzan erabiltzen diren gauzetan teknologia berrien implementazioari buruz dihardute printzipalki. Azken urteotan nazio mailako proiektu eta kongresu ezberdinetan parte hartu izan du, Deusto FabLabeko arduradun bezala eta lan korporatibo eginez. Bere jakintzagai azpimarragarrienak honako hauek dira: 3D-ko modelatze eta inprimaketa, diseinu grafikoa eta bideo edizioa. Honez gain, ingurune adimentsuetan, 3D-ko teknologia bitartez sortutako produktu bitartez erabiltzailearen esperientzia hobetzeko ikerketetan dauka interesa.
Tutoretzak
Bulegoa: FABLAB
Tutoretzak : All mentoring classes should be confirmed previously by mail: szilard.kados@deusto.es
Eguna | Office hours: | Tokia: |
---|---|---|
Astelehena | 15:00 - 17:00 | Bulegoa: FabLab |
Asteazkena | 17:00 - 18:00 | Bulegoa: FabLab |