josune baniandres avendaño

Imagen del profesor josune baniandres avendaño

Josune Baniandrés Avendaño Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako doktorea da. Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da eta Bilboko campusean dihardu irakasle. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduan eta Giza Baliabideetako Masterrean aritzen da bereziki eta Aisiako Proiektuen Zuzendaritzako Masterrean ere hartzen du parte. Zehazki, irakasgai hauek ematen ditu: Pertsonen Zuzendaritza, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduan; eta Giza Baliabideetako Masterrean, praktikak eta masterraren amaierako lanak koordinatzen ditu. Deusto Business Schoolen, Irakasleen dekanordea da 2015eko irailetik eta Ikasketen Antolamenduko eta Irakasleentzako dekanordea, 2019ko irailetik. Argitalpenetan pertsonen eta taldeen garapena jorratzen du, batez ere, baita genero ikuspegia kudeaketan txertatzea ere. Azken urteotan, erakundeen ekiteko gaitasuna, zerbitzuko lidergoa eta genero ikuspegia enpresen kudeaketan sartzea jorratu ditu. “Humanism in Management and Economics” ikertaldeko kidea da. Ikerketako beste interes batzuk hauek dira: management-eko berrikuntza eta berrikuntza pedagogikoa.

CV

Tutoretzak

Bulegoa: ()

EgunaOffice hours:Tokia:

Astelehena

9:00 - 10:00

Bulegoa: D 507

Ostirala

9:00 - 10:00

Bulegoa: D 507