Kategoria:
Titularra
Email:
marina.abad@deusto.esMarina Abad Galzacorta Deustuko Unibertsitateko doktorea da. ‘ACCEPTuR, un modelo de Aceptación tecnológica para ExPeriencias TuRísticas” izan da bere tesia. Historiako lizentziatua da (Deustuko Unibertsitatea, Donostia) eta “Gestión Cultural: patrimonio, turismo y naturaleza’ masterra du (Instituto Universitario Ortega y Gasset, Madrid). Irakasle arduradun doktorea da (Deustuko Unibertsitatea), eta Donostiako campuseko Turismoko Graduan irakasten du. Beste arlo hauek ere baditu ikergai: Teknologiaren onarpena aisia eta turismoko inguruneetan; Berrikuntza eta gizarteko eraldaketak; Turismoaren soziologia eta mugikortasuna; eta Jokabidearen azterketa, turismo, kultura, teknologia eta berrikuntzarekin lotutako arloetan. Bere argitalpenetan gai horiek landu ditu bereziki, eta hainbat kongresu eta hitzalditan hartu du parte, bai berton, bai nazioartean. Hainbat ikerketa proiektutan aritu da lanean (Etortek, Intek, Profit, IST-VIFP). Gaur egun, Turismo Saileko ikertzailea da eta Turismo ikertaldeko kidea (eTurismo: Berrikuntza, Mugikortasun eta teknologiak. .
Eguna | Office hours: | Tokia: |
---|---|---|
Astelehena | 15:00 - 16:30 | Bulegoa: D 242 |
Osteguna | 12:00 - 13:30 | Bulegoa: D 242 |