Kategoria:
Titularra
Formakuntza akademikoa:
Hizkuntzalaritzan Doktore
Email:
esti.amorrortu@deusto.esEstibaliz Amorrortu Euskal Filologian lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea) eta Hizkuntzalaritzan doktorea (University of Southern California) da. 2001etik Deustuko Unibertsitateko irakaslea da, eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean Euskal Hizkuntza eta Kulturako eta Hizkuntza Modernoetako graduetan ematen ditu eskolak, Soziolinguistika arloan. Bere ikerketa-interesak honakoak dira: hizkuntza eta gizartearen arteko harremanak, hizkuntza-jarrera eta ideologiak, hizkuntza-identitateak, hiztun aktibo bihurtzeko prozesuak, hiztun-mota ezberdinak, bereziki euskal kasuari dagokionez. Azken urteotan euskal hiztun berrietan ipini du argia. Beste egile batzuekin batera Euskal hiztun berriak: esperientziak, jarrerak eta identitateak (2016) liburua argitaratu du. Gaur egun “Eraldaketa soziolinguistikoko prozesuak euskal testuinguruan: hiztunak, praktikak eta agentzia (EquiLing-Basq)” (PID2019-105676RB-C42 / AEI / 10.13039/501100011033) proiektuaren ikerlari nagusia da.
CVTutoretzak
Bulegoa: (Bilboko Campusa)
Tutoretzak : Aurretiaz berba eginda ere, esti.amorrortu@deusto.es
Eguna | Office hours: | Tokia: |
---|---|---|
Astelehena | 13:00 - 14,30 | Bulegoa: 335 bulegoan |
Asteazkena | 14:00 - 15:00 | Bulegoa: 335 bulegoan |