Kategoria:
Katedraduna
Email:
victor.urcelay@deusto.esVíctor Urcelay Yarza Prestakuntza akademikoa • Ekonomia eta Enpresa Zientzietako doktorea da Deustuko Unibertsitatean (1994). • Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziatua ESTEn (Deustuko Unibertsitatea) (1987). Biografia Víctor Urcelay Yarza irakasle katedraduna eta Marketin Saileko zuzendaria da Deusto Business Schoolen. ESTEko (Deustuko Unibertsitatea) dekanoa izan zen 1999tik 2009ra, eta Deusto Business Schooleko dekanoaren ondokoa, 2009tik 2012ra. Bankako Aretoaren eta Marketineko Aretoaren sustatzaile eta koordinatzaile izan zen, bankuen sektoreko eta merkataritza eta marketineko zuzendari eta profesionalei zuzendutako ikastaroak eskaintzen dituzten mintegi horietan. Irakas-lanari dagokionez, Estrategia eta marketin plana, Marketineko simulazio estrategikoa eta Harreman-marketina gaietako irakaslea da Graduan. Maestre argitaletxeko Nuevos enfoques de gestión bancaria bilduma zuzendu du. Hainbat aldizkaritan argitaratu ditu artikuluak: Boletín de Estudios Económicos, Banca & Finanzas, Nuevos Enfoques de Gestión Bancaria, Revista UD, Banking Services in Spain, Estudios Empresariales eta Esic Market. Gaur egun, Lehiakortasunerako Euskal Institutuko Administrazio Kontseiluko kidea eta idazkaria da 2006tik, ESC-Pauko kontseilaria, eta ALCE Fundazioko patroia Deusto Business Schoolen ordezkari gisa.
CVTutoretzak
Bulegoa: 232 Edificio Central
Tutoretzak : Fuera de la tutoría presencial, para cualquier consulta el mail de contacto es victor.urcelay@deusto.es
| Eguna | Office hours: | Tokia: |
|---|---|---|
Ostirala | 12.30 - 14.30 | Bulegoa: Despacho Prof. |