Kategoria:
Titularra
Formakuntza akademikoa:
Historia Garaikidean Doktorea. Geografia eta Historian Lizentziatua
Email:
leyre.arrieta@deusto.esLEYRE ARRIETA ALBERDI Geografia eta historiako lizentziatua da eta Deustuko Unibertsitateko Historia Garaikideko doktorea. Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da, eta Donostiako campusean irakasten du.Komunikazioko Graduan irakasten du. Zehazki irakasgai hauek ematen ditu: Egungo Mundua (graduko 1. mailan, euskaraz), Egungo errealitatea interpretatzeko bideak (graduko 2. mailan, euskaraz) eta Gizarteko auzi eta dilemak I (graduko 3. mailan, euskaraz). Argitalpenetan, euskal abertzaletasuna, euskal erbestea, europartasuna eta komunikabideen historia jorratzen ditu. Azken urteotan, Eusko Jaurlaritzaren agirien fondoaren inguruan aritu da ikertzen, baita euskal abertzaletasunaren sinboloen inguruan ere. Ikerketako seiurteko bi ditu (2013, 2018).Komunikazioko ikertaldeko kidea da, Eusko Jaurlaritzak A kategorian aitortua, eta unibertsitateen arteko ikerketa proiektuetan parte hartzen du.Ikerketako beste interes batzuk hauek dira: musikaren sinbologia, hedabideen papera errealitateari erreparatzeko orduan eta, oro har, Euskal Herriko historia garaikidea eta gaur egungoa.
Tutoretzak
Bulegoa: (Bilboko Campusa)
Eguna | Office hours: | Tokia: |
---|---|---|
Asteartea | 15:00 - 16:30 | Bulegoa: Bulegoan |
Osteguna | 15:00 - 16:30 | Bulegoa: Bulegoan |