miren larrea aranguren

Imagen del profesor miren larrea aranguren

Miren Larrea ikerketako laguntzaile gisa hasi zen Deustuko Unibertsitatean. Bertan egin zuen doktorego tesia, Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko ekoizpen sistemei buruz. Irakaskuntzan eta ikerketan hamarkada bat aritu ondoren, sei urtez lan egin zuen tokiko garapen agentzia batean. Bertan, lurralde garapeneko lan praktikoa eta Unibertsitateko ikerketa uztartu ahal izan zituen. Garai horren ondoren, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuan hasi zen lanean, ikertzaile senior, lurralde garapenaren inguruko ikerketa eta praktika uztartuko zituen ikerketako hurbilpena lantzeko asmoz. Gaur egun, bere lanaren muina policy makersekin ikerketa-ekintza prozesuak bideratzea da, lurralde garapenean partaidetzako ikuspegiak sortzeko.

CV
EgunaOffice hours:Tokia: