iñaki erauskin iurrita

Imagen del profesor iñaki erauskin iurrita

Iñaki Erauskin Iurrita Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Lizentziatua da Deusto Business Schoolen (Deustuko Unibertsitatea), M.A. (Econ) in Economics da University of Manchester-en, eta Doktorea da Ekonomia Zientzietan (Europako Doktorea) Euskal Herriko Unibertsitatean. Deustuko Unibertsitateko irakasle doktore kontratatua da eta Donostiako Campusean irakasten du. Bere irakaskuntza Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Graduan eta “Doktoradutza Programan Enpresen eta Lurraldeen Lehiakortasunean, Berrikuntzan eta Sostengarritasunean” dago ardaztuta. “Mikroekonomia” eta “Makroekonomia” irakasten du Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Graduan euskaraz eta gazteleraz, eta “Theories of Economic Growth and its Applications” Doktoradutzan, ingelesez. Bere ikerketa nazioarteko makroekonomiako eta hazkunde ekonomikoko eremuetan ardazten da. Hainbat artikulu argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan, International Review of Economics and Finance, Review of International Economics, Economics E-Journal, SERIEs The Official Journal of the Spanish Economic Association, Investigaciones Económicas, Investigaciones Regionales, Ekonomiaz eta Estudios Empresariales, besteak beste. Enpresen Lehiakortasuneko eta Garapen Ekonomikoko ikerketa-taldearen kide da, Eusko Jaurlaritzak aintzatetsi duena.

CV

Tutoretzak

Bulegoa: 11 del piso 4º del Nuevo Aulario

EgunaOffice hours:Tokia:

Asteartea

15:30 - 17:00

15:30 - 17:00

Bulegoa: Altuna Eraikina 4º

Bulegoa: Altuna Eraikina 4º

Osteguna

15:30 - 17:00

15:30 - 15:30

Bulegoa: Altuna Eraikina 4º

Bulegoa: Altuna Eraikina 4º