Kategoria:
Doktore arduraduna
Email:
galo.bilbao@deusto.esGALO BILBAO ALBERDI Filosofia eta Teologiako lizentziatua da eta Teologiako doktorea (Deustuko Unibertsitatea). Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakaslea da eta Bilboko campusean irakasten du eta Etika Aplikatuko Zentroko kide da. Ingeniaritzako zenbait gradutan, Erlijio Zientzien Goi Institutuan eta Gizartea eratzeko Etikako Unibertsitate Masterrean irakasten du. Irakasgai hauek ematen ditu: graduan, “Lanbideko Etika”; Erlijio Zientzien Goi Institutuan, “Oinarrizko morala” eta “Gizarte morala”; eta masterrean, “Etika eta kultura arazoak”. Bere argitalpenetan gai hauek landu ditu:gizarte eta politika etika. Azken urteotan bakerako hezkuntzan aritu da lanean, batez ere euskal gatazka eta biktimak oinarri hartuta. Gizarteko Errealitateari Aplikatutako Etika ikertaldeko kidea da (Eusko Jaurlaritzak aitortua, ikerketako euskal sistemako B kategoria, 2010eko deialdia). Beste hauek ere baditu ikergai: lanbideko etika eta teknozientifikoa.
CVTutoretzak
Bulegoa: despacho 358 (Edificio Central-Literaria)
Tutoretzak : Con solicitud de cita previa por correo electrónico
| Eguna | Office hours: | Tokia: |
|---|---|---|
Astelehena | 12:00 - 13:00 19:00 - 20:00 | Bulegoa: 526-D Bulegoa: 526-D |
Asteartea | 12:00 - 13:00 12:00 - 13:00 | Bulegoa: 526-D Bulegoa: 526-D |
Asteazkena | 19:00 - 20:00 | Bulegoa: 526-D |
Osteguna | 12:00 - 13:00 12:00 - 12:00 | Bulegoa: 526-D Bulegoa: 526-D |