Kategoria:
Doktore arduraduna
Email:
aferran@deusto.esDoktorea, Giza Zientzietan lizentziaduna (enpresa-arloan) eta Gizarte Lanean diplomaduna da. Enpresa, Erakunde eta ikus-entzunezko komunikazioaren kudeaketarako Masterra. Egun, Deustuko Unibertsitateko irakasle arduraduna da eskolak Donostiako campusean ematen dituelarik. Bere irakaskuntza Gizarte Laneko graduan kokatzen da, bereziki. Bertan, Gizarte Laneko arloko irakasgaiak ematen ditu, gehienetan, euskaraz: Eskuhartzeko prozesuak eta teknikak, Elkarrizketa, Eskuhartze proiektuen egitea... Bestalde, Gradu Amaierako Lanean eta Master Amaierako lanean hainbat ikasleren tutore ere bada. Gizarte langile bezala duen lan esperientzia, gizarte-ekintza arloko gizarte erakundeetan garatu da (hirugarren sektorea), hainbat arloekin erlazionatutako funtzioetan, hala nola, prestakuntzaren kudeaketa, borondategiletza eta nazioarteko garapena. Deustuko "Gizarte baloreak" ikerketa taldeko kidea da eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin Etorkizuna Eraikiz egitasmopean kokatzen den Elkartegintzari buruzko ikerketaren ikerlari nagusia da. Ikerketa esparruak honako arloekin lotzen dira: hirugarren sektorea, gizarteratzea, partehartzea eta IEP edo ikaskuntza-zerbitzua metodologiekin.
Tutoretzak
Bulegoa: Arrupe Eraikina, 222 bulegoa, Arrupe Eraikina, 222 bulegoa
Tutoretzak : Arrupe Eraikina, 217 bulegoa. Aldez aurreko zita emailez/Previa cita por mail: aferran@deusto.es
| Eguna | Office hours: | Tokia: |
|---|