carlos romera anton

Imagen del profesor carlos romera anton

Zuzenbideko lizentziatua, Kriminologiako masterra. Biktimazio, Bitartekaritza eta Justizia leheneratzaileko graduondokoa. Hirugarren Zikloko diploma doktoregoko programan: Lankidetza, integrazioa eta gatazka Nazioarteko Gizartean. Gizarte hezitzailea. Justizia leheneratzailearekin, gatazken kudeaketarekin eta gizarte ekintzako beste gai batzuekin lotutako artikulu, ikerlan eta argitalpenen autorea Bitartekaria gatazketan, prestatzailea eta ikertzailea gatazken kudeaketan, giza eskubideetan, bakerako kulturan edo justizia leheneratzailean. GEUZ-Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate Zentroaren bazkide sortzailea. Arabako Foru Aldundiko babes sistemaren barruko kalteberatasun edo arrisku egoeran dauden adingabeen harrera zentroko eta larrialdietako hezitzailea. Gizabidea Elkarteko bitartekaritza taldeko kidea: Langraizeko Espetxeko bitartekaria. Barakaldoko eta Bilboko Zigor-arloko Bitartekotza Zerbitzuko bitartekaria, legelaria eta koordinatzailea (2007ko ekainetik 2010eko abendura), GEUZek koordinatua. Barakaldoko Goiztiri Elkarteko aholkulari juridikoa, hezitzailea eta bitartekaria gizartean baztertuta edo baztertzeko arriskuan dauden arretako gizarte programetan. Erakunde horretako bitartekari hipotekarioa, Bitartekaritza eta Lankidetza programan. Bizkaiko Gizartean esku hartzeko Etika Batzordeko kidea, prestatzailea/laguntzailea gatazken bitartekaritza eta kudeaketako hainbat masterretan: Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatea, Santiagoko Unibertsitatea, Kantabriako Unibertsitatea, Errioxako Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea, Gizagune Fundazioa-Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa.

EgunaOffice hours:Tokia: