felipe gomez isa

Imagen del profesor felipe gomez isa

Felipe Gómez Isa Deustuko Unibertsitateko Zuzenbideko lizentziatua (Ekonomia Espezialitatea, 1991) eta Nazioarteko Zuzenbideko doktorea (1997) da. Gaur egun, Zuzenbide Fakultateko eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko irakasle titularra da eta Bilboko campusean dihardu irakasten. Zuzenbideko eta Gizarte Laneko graduetan irakasten du, baita Emakumeen kontrako indarkerian esku hartzeko Masterrean eta European Master in Human Rights and Democratization delakoan ere. Azken master horretako zuzendaria da 2000. urtetik. Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Giza eskubideen nazioarteko babesa irakasgaiak ematen ditu, gaztelaniaz eta ingelesez. Argitalpenen artean, hauek nabarmendu ditzakegu: La Declaración Universal de los Derechos Humanos (1998), El derecho al desarrollo como derecho humano en el ámbito jurídico internacional (1999), Privatisation and Human Rights in the Age of Globalisation (2005, Koen de Feyter-ekin batera egindako argitalpena), El derecho a la memoria (zuzendaria, 2006), Colombia en su laberinto. Una mirada al conflicto (zuzendaria, 2008), International Human Rights Law in a Global Context (2009, Koen de Feyter-ekin batera egindako argitalpena), edo Rethinking Transitions. Equality and Social Justice in Societies Emerging from Conflict (2011, Gaby Oré-rekin batera egindako argitalpena). Eusko Jaurlaritzak A kategoriaz onetsitako Gizarte eta kultur erronkak aldatzen ari den mundu batean (2013-2018) ikertaldeko kidea da.

Tutoretzak

Bulegoa: (Bilboko Campusa)

Tutoretzak : Pedir cita previa vía e-mail: felipe.gomez@deusto.es

EgunaOffice hours:Tokia:

Astelehena

10.00 - 12.00

Bulegoa: 281-D

Asteartea

10.00 - 12.00

Bulegoa: 281-D