Kategoria:
Titularra
Formakuntza akademikoa:
Zientzia Politiko eta Soziologian doktorea
Email:
arodrig@deusto.esARANTXA RODRÍGUEZ BERRIO Deustuko Unibertsitateko Soziologia eta Politika Zientzietako lizentziatua eta doktorea da. Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da, eta Bilboko campusean irakasten du. Gizarte Laneko Graduan irakasten du, baita Gizartean babesik gabe edo/eta gatazkan dauden adingabeen kasuetan esku hartzeko eta bitartekotza egiteko Unibertsitate Masterrean ere. Honako irakasgai hauek ematen ditu graduan: Gizarte lanaren epistemologia, Gizarte inklusio-esklusioko prozesuak eta Diagnostikatzeko teknikak. Eta Masterrean, Adingabeekin Gizarte Lanean esku hartzeko berariazko tresnak. Argitalpenetan gai hauek jorratzen ditu: gizartean egoera ahulean dauden adingabeak, Gizarte Lanean esku hartzeko metodologiak, eta gizartean esku hartzeko profesionalen gaitasunak. Azken urteotan gai hauen inguruan lan egin du: adingabeak, gizarte balioak eta hirugarren sektoreko erakundeetako lanbideko gaitasunak. Eusko Jaurlaritzaren A mailako onespena duen Gizarteko balioen azterketa ikertaldeko kidea da. Ikerketako beste gai hauek ere aztertzen ditu: inklusio-esklusio prozesuak.
Tutoretzak : arodrig@deusto.es
Eguna | Office hours: | Tokia: |
---|---|---|
Osteguna | 13.00 - 14.00 | Bulegoa: 361bis |