gonzalo grijelmo mintegui

Imagen del profesor gonzalo grijelmo mintegui
  • Kategoria:

    Lizentziatu arduraduna

  • Formakuntza akademikoa:

    Zuzenbideko lizentziatua Deustuko Unibertsitatean

  • Kargo beste enpresa edo instuzioetan:

    Barrilero & Asociados abokatu langelako bazkidea

  • Email:

    g.grijelmo@deusto.es

Gonzalo Grijelmo Mintegui Zuzenbideko lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean eta jarduneko abokatua eta Barrilero & Asociados abokatu langelako bazkidea, zuzenbide pribatuko espezialista (merkataritzakoa eta zibila). Enpresen erosketa, salmenta, fusio eta zatiketen merkataritza eragiketa ugaritan parte hartu du. Era berean, administrazio kontseiluaren idazkari kargua du dozena batetik gorako merkataritza sozietatetan eta beste askotan horien letradun aholkulariaren funtzioak betetzen ditu. Halaber, administratzaileen erantzukizunarekin lotutako prozedura judizial ugaritan esku hartu du, bai eta hartzekodunen lehiaketa ugaritan ere, konkurtso administratzaile gisa, zein zordun eta hartzekodunen abokatu gisa. Beste jarduera garrantzitsu batzuk: Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuko Praktika Juridikorako Eskolako irakaslea, zuzenbide pribatuan, eta Bazkun Ohoretsuko Arbitraje Batzordeko kide da. Hizlaria da, halaber, APDk, Bilboko Merkataritza Ganberak, enpresa elkarteek, CISS argitaletxeak, SPRIk, eta beste hainbatek antolatutako merkataritza zuzenbideari buruzko hainbat jardunalditan.

EgunaOffice hours:Tokia: