Kategoria:
Titularra
Email:
olaia.lucas@deusto.esJarraitu:
Psikologian graduatua Honors Program sariarekin, Deustuko Unibertsitatearen bikaintasun akademikora bideratua (2010-2014). Erasmus egonaldi bat egin zuen Galwayko National University of Ireland-en (2012-2013). Neuropsikologian aditua (2015) eta Osasun Psikologia Orokorreko Graduondokoa Deustuko Unibertsitatean (2017). Psikologian doktorea, Cum Laude aipamenarekin eta Ignacio Ellacuría saria 2019-2020 doktore-tesi onenari, Parkinson idiopatiko eta genetikoaren gaixotasunean disfuntzio kognitiboen eta beste sintoma ez-motore batzuen aldaketa zerebral estruktural eta funtzionalak ikertzen dituen lanarekin. Doktoratu aurreko prestakuntzaren barruan, doktoretza-egonaldi bat egin du New Yorkeko «Fenstein Institute for Medical Research, Center for Neurosciences» zentroan, David Eidelberg doktoreak gainbegiratuta, eta Parkinson gaixotasuneko neuroirudi-teknikak landu ditu. Zentro horrekin elkarlanean aritu ohi da. Deustuko Unibertsitateko irakaslea da 2017tik, eta honako irakasgai hauek ematen ditu: Psikologiako Gradua, Hezkuntzako Gradua eta Gizarte Laneko Gradua, Osasun Psikologia Orokorreko Unibertsitate Masterra eta Neuropsikologia Klinikoko Unibertsitate Masterra. Deustuko Unibertsitateko Neuropsikologia Klinikoko Unibertsitate Masterraren koordinatzailea eta Osasun Zientzien Fakultateko idazkaria. Osasun Arazo Larrien Neuropsikologia ikerketa-taldeko kidea da (Eusko Jaurlaritzak onartutako A taldekoa).
Tutoretzak
Bulegoa: 243
| Eguna | Office hours: | Tokia: |
|---|---|---|
Asteazkena | 10:00 - 12:00 | Bulegoa: Decanato C Salud |