Kategoria:
Doktore arduraduna
Email:
leila.govillard@deusto.esLeila Govillard Garmendia Psikologian Lizentziaduna da eta Psikologian Doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatea). Gaur egun, Deustuko Unibertsitatean dihardu irakasle, Donostiako campusean, Unibertsitateko Osasun Plan zuzentzailearen batzordeko kide da, eta Deusto-Psychko osasun psikologoa da.Irakasle jarduerari dagokionez, Gizarte Lana, Komunikazioa Graduetan eta Osasun psikologiako masterrean ematen ditu eskolak, zehazki Gizarte Lana eta Ikerketa Metodoak eta Teknikak ikasgaia, eta Gizarte Lana Gradu Amaierako lanaren tutorea da.Ebaluazio psikologikoa, tresnen diseinua eta esku hartzeko programen ebaluazioa dira, batez ere, bere argitalpenen ardatz nagusia. Azken urteotan, Fibromialgia eta Astenia Kronikoaren Gipuzkoako Elkartean lan egin du.Deustuko Unibertsitateko Deusto-Psych ikerketa taldeko kide da.Ikerketaren alorrean, gaixotasun kronikoen, ingurumenaren eta esku-hartze psikosozialaren eremuak interesatzen zaizkio bereziki.
CVTutoretzak
Bulegoa: 201, 224 Edificio central - 1 piso
| Eguna | Office hours: | Tokia: |
|---|---|---|
Ostirala | 12 - 13 | Bulegoa: 208 |