Kategoria:
Katedraduna
Beste enpresa edo erakundeetan karguak:
Katedraduna
Email:
aitor.ibarrola@deusto.esAitor Ibarrola Armendariz Deustuko Unibertsitateko Ingeles Filologiako lizentziatua eta Hizkuntza eta Literaturako doktorea da. Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko katedraduna da, Bilboko campusean.Hizkuntza Modernoen Graduan eta Nazioarteko Migrazio eta Gizarte Kohesioko eta Eurokulturako masterretan irakasten du. Irakasgai hauek eskaintzen ditu: Kultura aniztasuna eta kulturen arteko elkarrizketa, Academic Writing eta Literatura eta zinea (graduan); eta Diversity Management eta Writing a PhD Dissertation (graduondokoan). Denak ematen ditu ingelesez. Argitalpenik gehienak gutxiengoen literaturari eta etnien arteko harremanei buruzkoak dira. Azken urteotan bazterkeriari, kultur hibridazioari eta ipar amerikar mendebaldeari buruzko proiektuetan aritu da lanean. Gizarte eta kultur erronkak eta giza eskubideak aldatzen ari den munduan ikertaldeko kidea da. Eusko Jaurlaritzak aitortua da A kategorian (2007ko deialdia).Beste gai hauek ere baditu ikergai: Cultural Studies, Film Adaptation, Minority and Migrant Fiction.
Tutoretzak
Bulegoa: 324-D
Tutoretzak : aitor.ibarrola@deusto.es
| Eguna | Office hours: | Tokia: |
|---|---|---|
Astelehena | 11:15 - 13.15 | Bulegoa: Despacho 324D |
Asteazkena | 11.15 - 13.15 | Bulegoa: Despacho 324D |
Ostirala | 11:30 - 13.30 | Bulegoa: Despacho 324D |