Kategoria:
Titularra
Formakuntza akademikoa:
Psikologiako lizentziatua da eta Medikuntzako doktorea
Kargo beste enpresa edo instuzioetan:
Irakasle titularra
Email:
naroa.ibarretxe@deusto.esPsikologian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean (2005) eta Medikuntzan doktorea Bartzelonako Unibertsitatean (2009). Bartzelonako Unibertsitateko Psikiatria eta Psikobiologia Klinikoko Departamentuan egin zuen doktore tesian, erresonantzia magnetikoko irudien bidez ikertu zituen garun aldaketa linbikoak eta horiek nolako inplikazioa duten Parkinsonen gaixotasuna duten pazienteen emozio, usaimen eta oroimen disfuntzioetan. 2007an, Doktoratu aurreko prestakuntzaren barruan, ikerketa egonaldia egin zuen Oxford Centre for Functional Magnetic Resonance Imaging of the Brain (FMRIB, University of Oxford, UK) zentroan. 2010ean, doktoretza lortu ondoren, tesi onenaren Lluis Barraquer i Bordas 2010 saria jaso zuen. Doktoretza ondoko ikertzaile gisa espezializatzen jarraitu zuen. Ospitale klinikoko Neurologia Sailean, Gaixotasun Neurodegeneratiboen Sareko Ikerketa Zentroan (CIBERNED). Parkinsonen gaixotasunarekin eta esklerosi anizkoitzarekin lotutako neuroirudiarekin eta neuropsikologiarekin lotutako gaiak ikertzen jarraitzen du, eta hainbat proiekturen ikertzaile nagusia da nahasmendu mediko larrien neuropsikologia taldean (Deustuko Unibertsitatea). Horretaz gain Osasun Zientzien Fakultateko Psikologia Saileko irakasle ondokoa da, eta eskolak ematen ditu Psikologiako graduan, Deustuko Unibertsitateko Doktorego Programan eta Neuropsikologia Klinikoko Unibertsitate Master ofizialean.
Eguna | Office hours: | Tokia: |
---|---|---|
Asteazkena | 11.30 - 13.30 | Bulegoa: 5 |