Kategoria:
Doktore arduraduna
Email:
alberto.tellaeche@deusto.esAlberto Tellaeche Iglesias doktorea Automatika eta Industria Elektronikako Ingeniaria da Deustuko Unibertsitatean (2001eko ekaina), eta Sistemen Ingeniaritzako eta Automatikako Doktorea UNEDeko Informatika Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan (2008ko martxoa). 17 urte baino gehiagoko esperientzia du industria-enpresetako I+G arloan lanean. Azken 12 urteetan Tekniker Fundazio teknologia-zentroan aritu da ikertzaile gisa, Sistema Autonomo eta Adimendunen (SAI) unitatean, ikusmen artifiziala, seinaleen prozesamendua, sentsorika, ikaskuntza automatikoa eta informatika industriala bezalako arloetan lan eginez. 2010etik aurrera, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko Teknologia Informatiko, Elektroniko eta Komunikazioko Sailean irakasle izan da, Ikusmen Artifiziala eta Robotika irakasgaiak emanez. 2019ko otsailetik, unibertsitate horretan dedikazio osoko irakasle eta ikertzailea da. Inpaktu handiko aldizkari zientifiko indexatuetan artikulu ugari argitaratu ditu, eta bere ikerketa-arloarekin lotutako kongresuetan hitzaldiak eman ditu. Bi ikerketa-seiurteko aitortuta ditu, Google Scholar-en arabera 19ko H-Index-a eta 1700 aipamen baino gehiago ditu, eta FP7 eta H2020 Europako programetako zein ikerketa-proiektu nazionaletako deialdietako proiektu askotan parte hartu du.
| Eguna | Office hours: | Tokia: |
|---|---|---|
Astelehena | 10:00 - 13:00 | Bulegoa: 554 |