lore zumeta olaskoaga

Imagen del profesor lore zumeta olaskoaga

Matematikan eta Estatistikan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta bioestatistikaria. Osasun eta kiroleko datu konplexuen analisirako eredu estatistikoen garapenean eta aplikazioan espezializatua. Matematikan graduatua UPV/EHUn (2016) eta Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboan masterra (MESIO) Universitat Politècnica de Catalunya eta Universitat de Barcelonan (2018). 2024an bere doktore-tesia defenditu zuen. Tesia, kirol-lesioen ikerketara aplikatutako eredu estatistikoetan oinarritu zuen, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) ikerketa zentroan. Gaur egun, irakaslea eta ikertzailea da Deustuko Unibertsitateko Fisioterapia Graduan. Bere ikerketa-jardueraren ardatz nagusiak eredu estatistiko aurreratuak garatzea, batez ere biziraupen-analisiaren arloan, eta software estatistikoa sortzea dira. Hainbat argitalpen zientifikoren egilea da inpaktu handiko aldizkari indexatuetan, eta diziplina anitzetako profesionalekin kolaboratzen du. Kirol-arloan, futbol-klub profesionalekin eta nazioarteko ikerketa-zentroekin lankidetzan aritu da, lesio-arriskua aztertzen, eredu estatistiko aurreratuak erabiliz.

Argitalpenak