anju anna john john

Imagen del investigador anju anna john john

Anju Anna John sei urte baino gehiagoko esperientzia duen abokatua da justiziara ikuspegi intersekzionaletik jotzearekin lotutako gaietan. 2022ko irailean Giza Eskubideei eta Demokratizazioari buruzko Europako Masterra amaitu zuen Giza Eskubideen Campus Globalean. Master amaierako lanaren gaia justizia klimatikoa izan zen, Indiako emakume indigenen testuinguruan. Masterraren ondoren, Basque Centre for Climate Change-n (BC3) egin zituen praktikak, eta klima-aldaketak eragindako migrazioarekin lotutako gaiak landu zituen. Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko Giza Eskubideak: Erronka Etiko, Sozial eta Politikoak doktorego programan dago eta haren ikerketak justizia klimatiko intersekzionala du oinarri.