basagaitz guereño omil

Imagen del investigador basagaitz guereño omil
  • Area

    Facultad de Ciencias Sociales y Humanas

  • Departamentua

    Gizarte eta Giza Zientziak

  • Email:

    b.guereno@deusto.es

Basagaitz Guereño Omil Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean irakasle arduraduna da eta Eusko Jaurlaritzak aintzatetsitako "Aisia, Kultura eta Turismoa Gizarte Eraldaketarako" ikerketa-taldeko kidea. Aisialdi eta Turismoan Doktore, Deustuko Unibertsitatean "Giza Zientziak Ezagutzaren Gizartean" programan (2011), "Postgraduate Certificate In Cultural Tourism Development" (2006) Sunderlandeko Unibertsitatean (Erresuma Batua), Master of Arts in Euroculture (2004) Deustuko Unibertsitatean eta Uppsalako Unibertsitatean (Suedia), eta Historia-Kultura Ondarean lizentziaduna (2003).Bere ikerketa-ibilbidea Sunderlandeko Unibertsitateko "Centre of Experience Economy" ikerketa-taldearen (Europako ikerketa-proiektuen ikertzaile eta koordinatzaile izan zen) eta Deustuko Unibertsitateko Turismoko ikerketa-taldearen bidez garatzen da. Turismoaren arloko nazioko eta nazioarteko sareetako kide aktiboa: turismoaren graduondoko unibertsitate-sarea (REDINTUR); International Federation for IT and Travel and Tourism (IFITT); eta Association for Tourism in Higher Education (ATHE).