cristina aragon amonarriz

Imagen del investigador cristina aragon amonarriz
  • Area

    Facultad de Ciencias Económicas y Empresariales - Deusto Business School

  • Departamentua

    Management

  • Email:

    cristina.aragon@deusto.es

Cristina Aragon Amonarriz Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna eta Ekonomia eta Enpresen Zuzendaritzan doktorea da, Deustuko Unibertsitatean. Gaur egun, Deusto Business Schooleko irakasle titularra da (Deustuko Unibertsitatea), eta Donostiako campusean irakasten du. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduan irakasten du. Zehazki, Enpresa I, Enpresa Politika I eta Kanpo Analisia irakasgaietako irakaslea da. Gainera, “Enpresa eta Lurralde Lehiakortasunari, Berrikuntzari eta Jasangarritasunari” buruzko Doktorego Programan ere parte hartzen du. Azken urteetan, familia enpresari lotutako kasuak prestatzen lan egin du, baita kooperatiba eta familia enpresa txiki eta ertainen ondorengotza, biziberritze eta jasangarritasunari lotutako proiektuetan ere. Eusko Jaurlaritzak onetsitako “Enpresen lehiakortasun eta garapen ekonomikoko” ikertaldeko kidea da. Bere ikerrildo nagusiak hauek dira: enpresa txiki eta ertainak eta familia enpresak, lehiakortasuna eta jasangarritasuna, lankidetza, kluster politikak.