Aldezlearen eskumenekoak hauek dira:
- Unibertsitateko elkarteko kideek Unibertsitatearen erakunde eta zerbitzuen jardunbidearen gainean edo kideen jokaera zehatzen gainean aurkezten dizkioten erreklamazio guztiei erantzutea.
- Aurreko puntuan aipatutako erreklamazioetan aipatzen diren uniertsitateko organo eta zerbitzuei informazioa eskatzea.
- Berari jakinarazi dizkioten gaien inguruko ebazpen proposamen ez lotesleak egitea.
- Antzemandako hutsak konpontzeko gomendioak ematea.
- Bitartekaritza prozesuetan parte hartzea, bi aldeek hala eskatzen badiote.
Deustuko unibertsitateko elkarteko edozein kidek jo dezake Aldezlearengana:
- Unibertsitateko organo eta zerbitzuen funtzionamenduaren inguruko edo bertako kideen jardueren inguruko kexak azaltzera.
- Bitartekaritza eskatzera, bere eskumenekoak diren unibertsitateko gatazketan.