Arrupe Giza Eskubideen InstitutuaIKERKETA

Menua Cerrar explora esta sección Hamburguesa explora esta sección

Arrupe Giza Eskubideen Institutua

Ikerketari buruz

Ikerketa da unibertsitate institutuen helburu nagusia. Giza Eskubideen Institutuaren ikerketa programaren bidez, giza eskubideen egungo erronken azterketa eta ezagutza zabaldu nahi da ikerketa proiektu eta kontratuen bidez, baldin eta horien emaitzak berrikuntza garrantzitsuak badira gizarte eta lege zientzientzat, eta giza eskubideak betetzeaz arduratzen diren eragile politiko eta sozialentzat baliagarriak badira.

Ikerketak eta haren zabalkundeak, bai eta horrekin sortutako ezagutzaren transferentziak ere, lagundu egin behar dute erakundearen ingurune sozial eta politikoetan, tokikotik nazioarteraino, giza eskubideen kultura finkatzen.

Contacto

INSTITUTO DERECHOS HUMANOS

Dirección:
Facultad de Ciencias Sociales y Humanas
Avda. de las Universidades, 24. 48007 Bilbao


Contacto:
944139102derechos.humanos@deusto.es

 

Ikertzaileak prestatzeko laguntzak

Zabalik dago 2023ko ikertzaileen prestakuntzarako laguntza programarako eskaerak aurkezteko epea.

“Giza Eskubideak eta Erronka Soziokulturalak eraldatzen ari den munduan”

IKERTALDEA

null

“Giza Eskubideak eta Erronka Soziokulturalak eraldatzen ari den munduan”

IKERTALDEA

Giza Eskubideen Institutuaren ikerketa-programa garatzeko ardura "Giza Eskubideak eta Erronka Soziokulturalak eraldatzen ari den munduan" ikerketa taldeari dagokio. Institutuaren beraren lan filosofiaren arabera, Ikerketa Taldea diziplina anitzekoa da eta nazioarteko bokazioa erakusten du. Taldeko kide dira Giza Eskubideen Institutuko ikertzaileak, Deustuko Unibertsitateko beste ikertzaile batzuk, ikerketa bekadunak eta Institutuari atxikitako ikerketa beka edo kontratu publiko baten titularrak. 

IKUSI IKERTALDEA

20 urte baino gehiago giza eskubideekin lotutako gaiak eta esparruak lantzen

Ildo nagusiak

Nazioarteko babesarekin lotutako alderdiak lantzen ditu, baita babes humanitarioa ere, krisi, gatazka eta gatazka ondoko egoeretan, eta arreta berezia ematen die talde kalteberei (pertsona desplazatuak, migratzaileak, errefuxiatuak, komunitate indigenak…) eta giza eskubideen defendatzaileen eta erakunde humanitarioen lanari.

Giza mugikortasuna aztertzen du fluxu mistoen testuinguruetan (egoera irregularrean dauden migratzaileak, errefuxiatuak eta asilo-eskatzaileak barne) eta fluxu horiek kontrolatzen edo kudeatzen saiatzen diren migrazio eta muga erregimenetan. Besteak beste, jatorrizko herrialdeetara bideratutako politikak, mugak kanporatzea, mugako erregimena bera eta helmugako herrialdeetan egoera irregularrean dauden migratzaileak eta asilo eskatzaileak kontrolatzeko gailuak.

Kultura anitzeko errealitate berriak eta espazio publikoan hainbat identitate elkartzeak eragindako eraldaketa eta gatazkak aztertzen ditu. Europako gizarteetan aniztasunaren kudeaketa demokratikoa ahalbidetzen duten politikak aztertzen ditu, baita herri indigenak aintzatesteko eta babesteko politikak ere.

Giza eskubideen konplexutasunak planteatzen dituen erronka teoriko eta metodologikoak aztertzen ditu, baita diziplina anitzeko ikerketa estrategiak eta diziplinartekotasunaren didaktika ere.

null