Pedro Arrupe Giza Eskubideen InstitutuaGizarte eta Giza Zientzien Fakultatea

Menua Cerrar explora esta sección Hamburguesa explora esta sección

Arrupe Giza Eskubideen Institutua

Institutua

Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua 1997an sortutako erakunde akademikoa da, Deustuko Unibertsitatean dago.

Bere izateko arrazoi nagusia giza eskubideen kulturaren aldeko lana da, unibertsitatearen ikuspegitik, eta, gainera, bokazio sozial eta internazional nabarmenarekin.

Gaur egun, 20 lagunek osatzen dute Institutuko lantaldea, eta irakaskuntzaren, ikerketaren, sentsibilizazioaren eta gizarte eraginaren bidez hedatzen du bere lana.

Kontaktua

GIZA ESKUBIDEEN INSTITUTUA Helbidea: Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea Unibertsitate etorbidea, 24; 48007 Bilbao Kontaktua: maila: derechos.humanos@deusto.es

AHRI Conference 2023

Giza eskubideen defentsa jomugan.

Giza Eskubideen Institutua

25. urteurreneko hitzaldia

Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua

Misioa, Ikuskera eta Balioak

Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua irabazi asmorik gabeko erakunde akademiko independentea da, eta giza eskubideen sustapenaren alde lan egiten du ikerketaren, irakaskuntzaren, sentsibilizazioaren eta esku hartze sozialaren bidez.

Institutuak erreferentziazko erakundea izan nahi du giza eskubideen sustapenean, bai barruan, bai nazioartean:

  • Gizarte errealitatearekiko kritikoa izatea eta errealitate hori eraldatzeko konpromisoa hartzea
  • Nazioartean helburu berak dituzten erakundeekin sarean lankidetzan aritzeko irekia
  • Sustatzen dituen balioekin identifikatutako pertsona taldeak osatua.
  • Kideen garapen profesionala bultzatuko duen egitura duena.
  • Justizia soziala
  • Elkartasuna
  • Erantzukizuna
  • Talde espiritua
  • Profesionaltasuna
null

Agenda

HURRENGO EKITALDIAK

Une honetan ez dago programatutako ekitaldirik

Albisteak

colaboración

2026ko uztailak 21 - Bilbao

Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak Jesuiten Migratzaileentzako Zerbitzuarekin lankidetzan dihardu itsasoan migratzaileen itzulketen aurkako kasu judizialetan

Gehiago ikusi Gehiago ikusi
indígenas

2026ko uztailak 15 - Bilbao

Arrakastaz amaitu da Herri Indigenen Giza Eskubideei buruzko prestakuntza programako 2026ko taldearen egonaldia Bilbon

Gehiago ikusi Gehiago ikusi
Eduardo Ruiz Vieytez

2026ko uztailak 09 - Madril

Deustuko Unibertsitateak tresna aitzindari bat diseinatu du Europako erlijio aniztasunaren tokiko kudeaketa optimizatzeko

Eduardo J. Ruiz Vieytez ikertzaileak gidatzen du “toolkit” hau, Tolerantziaren aldeko Udalerriak programaren Espainiako esperientzian oinarritua.
Gehiago ikusi Gehiago ikusi
máster NOHA

2026ko ekainak 26 - Bilbao

NOHA Masterrak Espainiako Lankidetza Master hoberenaren saria jaso du El Mundo-ren eskutik

Gehiago ikusi Gehiago ikusi
máster NOHA

2026ko ekainak 25 - Bilbao

Institutuak DIVERPOMU 3. mintegia egin du erlijio aniztasunaren kudeaketa publikoari eta adimen artifizialari buruz

Gehiago ikusi Gehiago ikusi

2026ko uztailak 21 - Bilbao

Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak Jesuiten Migratzaileentzako Zerbitzuarekin lankidetzan dihardu itsasoan migratzaileen itzulketen aurkako kasu judizialetan

2026ko uztailak 15 - Bilbao

Arrakastaz amaitu da Herri Indigenen Giza Eskubideei buruzko prestakuntza programako 2026ko taldearen egonaldia Bilbon

2026ko uztailak 09 - Madril

Deustuko Unibertsitateak tresna aitzindari bat diseinatu du Europako erlijio aniztasunaren tokiko kudeaketa optimizatzeko

2026ko ekainak 26 - Bilbao

NOHA Masterrak Espainiako Lankidetza Master hoberenaren saria jaso du El Mundo-ren eskutik

Ikusi albiste guztiak Flecha dentro de un enlace para conocer más sobre este elemento

20 urte baino gehiago giza eskubideekin lotutako gaiak eta esparruak lantzen

Arrupe Giza Eskubideen Institutua

Lan arloak

Helburua da giza eskubideekin eta ekintza humanitarioarekin lotutako gaiei buruzko ezagutza zabaltzea, bai eta profesionaltasun eta gaitasun teknikoz arlo horien alde esku hartzeko gai diren agente eta adituak prestatzea ere.

Giza eskubideen azterketa eta ezagutza zabaltzea du helburu, gai horiei buruzko hausnarketari argia emango dioten ikerketa proiektuen bidez, giza eskubideen ikuspegitik zientzientzat garrantzitsuak diren berrikuntzekin lagunduz.

Horren bidez, giza eskubideak onartzeko eta errespetatzeko kultura hedatu nahi da Euskadiko, estatuko eta nazioarteko gizarteetan, eskubide horien urraketak edo gizarte bidegabekeriak salatuz, eta giza eskubideentzat garrantzitsuak diren alderdi politiko edo sozialei buruzko eztabaida sozial serio eta gogoetatsua eraginez. Horren barruan sartzen da, halaber, giza eskubideen sustapenean eta babesean parte hartzea, dela Institutuak berak garatutako ekintza zuzenen bidez, dela Institutuaren zerbitzu teknikoak eskainiz, beste organismo batzuei esku hartzeko, hala nola erakunde publikoei edo gobernuz kanpoko erakundeei.

null

20. urteurrena

null

20. urteurrena

2017ko azaroaren 17an Institutuak hogeigarren urteurrena ospatu zuen helburu bikoitzeko jardunaldi batekin. Alde batetik, giza eskubideen alde lan egindako bi hamarkada horiek ospatzeko gune izatea. Bigarrenik, hausnarketarako eta elkarrizketarako gunea irekitzea, datozen hamarkadetan lan horrekin jarraitzeko lagungarriak eta orientabideak eskaintzeko. 

Giza Eskubideen Institutua

Hausnarketarako eta elkarrizketarako espazioak

Kanpo-harremanak