Euskal GaiakGIZARTE ETA GIZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Institutuari buruz

Euskal Gaien Institutua 1974tik ari da euskal hizkuntza eta kultura aztertzen eta zabaltzen. Ia berrogeita hamar urteko ibilbidean, Institutuak, besteak, euskal gaiei buruzko bibliografia-funts oparo bat osatu du (Deustuko Unibertsitateko liburutegian kontsultagai); halaber sustatu du argitalpen-katalogo sendo bat; bai eta bildu eta koordinatu ikerketa-arloan profesional-talde kualifikatu bat hainbat lan esanguratsu garatzeko gai izan dena.

Euskal Gaien Institutuak euskararen eta euskal kulturaren ikerketarako eta hausnarketarako gune akademiko sendo eta irekia izatea du xede. Ikuspegi diziplinarteko eta konparatutik, tokiko zein nazioarteko erakundeekin elkarlanean, sare akademikoak ehundu eta sendotzen ditu, ikerketa sustaturik eta sortutako ezagutzaren gizarteratzea bultzaturik. Bere jardunaren bidez, helburutzat dauka ekarpen esanguratsua egitea euskal ikasketen sendotzean eta nazioarteko proiekzioan, zorroztasun zientifikoan eta zerbitzu publikoaren bokazioan oinarrituta, bidenabar unibertsitatearen eta gizartearen arteko lotura trinkotuz.

KONTAKTUA

Euskal Gaien Institutua

Unibertsitate Etorbidea, 24
48007 Bilbo



944 139 387euskal.gaiak@deusto.es


 

Lekukotasuna

Gune akademiko bat gara euskararen eta euskal kulturaren ezagutza ikertzeko, hausnartzeko eta gizarteratzeko eratua

Larraitz Ariznabarreta GarabietaEuskal Gaien Institutuko zuzendaria

HISTORIA

1974an, Deustuko Unibertsitateak, Bizkaiko Gaien Saila sortu zuen, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, eta haren egoitzara bildu. Unibertsitatearen eta Aldundiaren ordezkaritza parekidez, Patronatu batek gobernatzen zuen Saila, eta bazituen hiru katedra (Historia, Zuzenbidea eta Hizkuntzalaritza) eta liburutegi espezializatu bat. Euskal kulturaren irakaskuntza, ikerketa eta dibulgazioaren arlo guztiak hartzen zituen Sailaren jarduerak.

Bost urte geroago, 1979ko azaroaren 21ean, ordura arteko Bizkaiko Gaien Sail hura gaur egungo Euskal Gaien Institutua izatera etorri zen, Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultatera atxikia. Institutu berria unitate didaktikoaren mende geratu zen, baina Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza instituzionalari eutsirik. 2009an, bere fakultateak, eskolak eta institutuak berregituratzeari ekin zion Deustuko Unibertsitateak, eta Euskal Gaien Institutua Gizarte eta Giza Zientzien Fakultate berrira atxikitzea erabaki.

Ia 50 urteko historian, euskal kulturako zenbait izen handi izan ditu Institutuak zuzendari: Ramón Areitio Rodrigo (behin-behinean, 1974ko abendura arte), Andrés Eliseo de Mañaricúa y Nuere (1974–1979), Patxi Altuna Bengoechea (1979–1991; José Ramón Scheifler Amézaga zuzendariorde), Rosa Miren Pagola Petrirena (1991–1999), Santiago Larrazabal Basañez (1999–2009), Nerea Mujika Ulazia (2009–2016) eta Elixabete Perez Gaztelu (2017–2025).

2026tik aurrera, Larraitz Ariznabarreta Garabieta du Institutuak zuzendari.

IKERKETA

null

IKERKETA

Euskal Gaien Institutuko kideen jarduerek eta argitalpenekkomunikazioa eta diskurtso eta identitateen ikerrildoa elikatzen dute, hainbat ikuspegitatik. Horietako batek komunikazio-prozesuen arteko elkarrekintza nola agertzen den eta identitatea(k) nola (ber)sortzen d(ir)en hainbat testuingurutan eta, bereziki, krisialdietan eta egitura-aldaketetan jorratzen du. Hizkuntza-praktikak (egitura, aldaketa eta elkarrekintza) eta hiztunak aztertzen dira, baita hizkuntzaren alderdi soziala eta horrek euskal identitate(ar)en eraikuntzan duen zeregina ere.

Ikertzaileetako batzuk Equiling proiektu lehiakor koordinatuan parte hartzen ari dira (Madril, Katalunia, Galizia eta Euskal Herriko azpiproiektuak jasotzen ditu). Proiektu horretan, euskara hiztun berriek euskaldun izateko, bihurtzeko eta definitzeko erabiltzen dituzten praktikak aztertzen ari dira, baita praktika horiek dakarten agentzia eta subjektibotasun mota ere. Horretarako, metodologia berritzaile batez baliatzen dira, ikerketa/ekintza parte-hartzaileaz.

Blog

Euskal Gaiak

40. urteurrena

nullIcono para el play del video

40. urteurrena

Ikertzaile eta irakasleek bideo honetan Euskal Gaien Institutuaren eta, oro har, euskal ikasketen iraganari, orainari eta etorkizunari buruzko hausnarketak partekatzen dituzte, hastapenetan izandako bizipenei buruzko galderei erantzunez, jarduera horien balorazioa eginez, Deustuko Unibertsitatearen barruan euskal gaien oraina aztertuz, eta ikerketa horiek mundu globalean izan dezaketen etorkizunari buruz galderak planteatuz.

null

Gizarte sareak

TWITTER