Ángela Bermúdez
Etika Aplikatuko Zentroak aztertzen ditu zer prozesu sozial eta politikoren bidez ikusten duten pertsona eta talde sozialek beren duintasuna aitortuta, gizartean eta politikan parte hartzeko gaitasuna sendotuta, justizia sozialeko eskaerak aintzat hartuta eta bakean bizitzeko eskubidea babestuta. Helburua da jakintza sortzea eta irizpide eta tresna baliagarriak ematea eragile sozial, politiko eta ekonomikoei, dagozkien esparruetan erabakiak har ditzaten.
Diziplinarteko ikertzaileen taldea: Filosofia, Hezkuntza, Garapen Ikasketetako, Soziologia, Ingeniaritza, Ekonomia, Psikologia eta Teologiako doktoreak diren ikertzaileak.
Hainbat gizarte eremutako botere dinamikak aztertzen ditu. Prozesu horiek biktimen eta talde ahulen ikuspegitik aztertzen ditu.
Esperientzia handiko irakasle eta profesionalek elkarrekin hitz agin eta hausnartzen dute, joerak eta beharrak hautemateko
bai lantzen dituen gaietan, bai proiektuak garatzen diren herrialdeetan (Kolonbia, Peru, Bolivia, Mexiko, Brasil, El Salvador, Serbia edo Estatu Batuak).
Atal honetan kontsultatu ditzakezu Etika Aplikatuko Zentroaren argitalpen berriak (2017- Orain arte)
Mintegiak erakundeetan kudeaketa etikoa praktikan jartzeko gakoak jorratzen ditu. Horien artean daude kultura, balioak, erabaki zailak hartzea eta gizarte eragina. 5 modulutan garatzen da 2021eko azarotik 2022ko apirilera bitartean. Antolatzailea: Deustuko Unibertsitatea, Directicaren bidez (zuzendaritzara aplikatutako etikako ikaskuntza komunitatea).
Hezkuntza, gizarte edo garapen pertsonaleko zentroetan adingabeekin lan egiten duten pertsonentzako etengabeko prestakuntzako ikastaroa (25 ordu). Deustuko Unibertsitateak eta Vicki Bernadet Fundazioak antolatzen dute
Gehiago jakiteko
Etika Aplikatuko Zentroa Deustuko Unibertsitateko graduetako Gizarteko eta lanbideko etika irakasgaia eskaintzeaz ere arduratzen da.