Erakundeek eta administrazio publikoek hartzen dituzten egintzak eta erabakiak irizpide jakin batzuetan oinarritzen dira, eta irizpide horien arabera, zuzena edo okerra den erabakitzen da. Etika publikoak irizpide horiek aztertzen ditu ikusteko nola lortu erregulazio, politika eta praktika publikoek guztion ongiari ekarpena egitea, aniztasuna integratzen duen justizia sozialaren bidez.
Gaur egun, Etika publikoa ez da zerbitzari publikoen, ordezkari politiko eta instituzionalen eta funtzionarioen integritatean soilik oinarritzen; pertsona horien jokabidean eragiten duen azpiegitura sozial eta politikoa aztertzen du.… Sektore pribatua ere barruan hartzen du.
Adibidez, ustelkeriak ordezkari publikoei edo funtzionarioei eragiten die, baina ezin da aztertu enpresa pribatuen ekintzatik kanpo.
Gainera, erakunde pribatu batzuek sektore publikoaren erabakietan eragiteko gaitasuna dute, beren politiketan aldaketak sustatzeko, hala nola GKEek edo unibertsitateek.