Definizio klasikoaren arabera, garapen jasangarria gizadiaren beharrak asetzeko gai dena da, hurrengo belaunaldiei eusteko beharrezkoak diren baliabideak arriskuan jarri gabe.
Gaur egun, gure ustez, benetako garapenaren helburu nagusia da pertsona guztiek gizatasun maila altuagoaklortzea. Horrek esan nahi du bizitza egoki bizitzeko behar diren baliabide materialak eskura izatea, bere kultura aitortua izatea eta gizartearen eraikuntzan aktiboki parte hartzea.
Etika aplikatuak herrialde edo eskualde baten garapenaren helburuen aukeraketa eta helburu horiek lortzeko modua aztertzen ditu. Bi elementu horietan irizpide etikoakdaude jokoan. Ez da berdina gizarte berdinzaleagoak edo aberatsagoak izatea helburu. Helburu horiek lortzeko kostuak eta onurak nola banatzen diren ere ez da etikoki axolagabea.