Etika Aplikatuko Zentroaren Erakundeen Etikako lerroak ikerketa eta transferentzia uztartzen ditu erakundeen erronka etikoak hautemateko eta gaitasun etikoak garatzeko laguntza zerbitzuak emateko.
Etika Aplikatuko Zentroak indarkeriari zilegitasuna kentzen eta bake kultura iraunkorrak eraikitzen laguntzen duten gizarte prozesuak aztertzen ditu.
Etika Aplikatuko Zentroak administrazioen kudeaketaren gardentasunarekin, herritarren parte hartzearekin eta kontuak ematearekin lotutako prozesuak ikertzen ditu.
Etika Aplikatuko Zentroak digitalizazioaren eraginari buruzko hausnarketa etikoan parte hartzen du, irakaskuntza, ikerketa eta transferentzia jardueren bidez, teknologiaren humanizazioa eta gizarte bidezkoagoak eta inklusiboagoak eraikitzea helburu hartuta.
Etika Aplikatuko Zentroak garapen jasangarria eta sozialki bidezkoa sustatzen duten eredu eta prozesu sozial, politiko eta ekonomikoak aztertzen ditu. Berriztagarriak ez diren baliabide naturalen ustiapen intentsiboa bezalako arloetan garapen alternatiboak ikertu eta proposatzen ditu.
Lanbideko etika sustrai filosofikoak dituen diziplina akademikoa da. Etika Aplikatuko Zentroak 25 urte baino gehiago daramatza Deustuko Unibertsitateko gradu guztietan Gizarteko eta lanbideko etika irakasgaia eskaintzen.