Etika Aplikatuko Zentroak lau arlo ditu ikerketa, prestakuntza eta transferentziako jakintzagai:
- Erakundeen Etika
- Gatazkak eta bakearen kultura
- Etika eta teknologia
- Politika Etika
Gure helburua da pertsonei eta erakundeei laguntzea etengabe aldatzen ari den gizarte honetan dituzten erronka etikoak antzematen, ulertzen eta horiei aurre egiten.
Globalizazioa bezalako fenomenoek gero eta konplexutasun handiagoa dutenez, gero eta beharrezkoagoa da erreferentzia etikoak izatea gizarte eta kultura aniztasuneko testuinguruetan nabigatzeko.
Horregatik, Etika Aplikatuko Zentroan, portaera indibiduala aztertzeaz gain, erakunde mota desberdinek gizartean eragina duten antolaketa moduak, politikak, arauak eta ideiak aztertzen ditugu.