Droga menpekotasunen Deustuko Institutuak jakintza arlo zehatz batean egiten du lan: drogen eta adikzioen arloan Unibertsitateko institutua da, Deustuko Unibertsitateak droga menpekotasunen arloan burutzen duen prestakuntza, ikerketa eta aholkularitza lana batzeko misioa duena.
Drogen arloko prestakuntzarako, profesionalen birziklapenerako eta ikerketarako sortutako lehen unibertsitate institutua izan zen. Diziplinarteko institutua da, drogamenpekotasunen fenomenoa bera halakoa delako, eta Unibertsitateak lantzen dituen jakintza arloen eta diziplinen bidez lantzen eta ebazten da. Horregatik, drogen fenomenoarekin lotutako arloak ere landuko ditugu.