Instituto de DrogodependenciasFacultad de Educación y Deporte

Diziplinarteko Institutu Unibertsitarioa

1989tik

Droga menpekotasunen Deustuko Institutuak jakintza arlo zehatz batean egiten du lan: drogen eta adikzioen arloan Unibertsitateko institutua da, Deustuko Unibertsitateak droga menpekotasunen arloan burutzen duen prestakuntza, ikerketa eta aholkularitza lana batzeko misioa duena.

Drogen arloko prestakuntzarako, profesionalen birziklapenerako eta ikerketarako sortutako lehen unibertsitate institutua izan zen. Diziplinarteko institutua da, drogamenpekotasunen fenomenoa bera halakoa delako, eta Unibertsitateak lantzen dituen jakintza arloen eta diziplinen bidez lantzen eta ebazten da. Horregatik, drogen fenomenoarekin lotutako arloak ere landuko ditugu.

Contacto

Instituto Drogodependencias

Avda. de las universidades, 24, 48007, Bilbao

944 139 045

drogodependencias@deusto.es

26

mai.

OG.

Hora de inicio del evento9:15

WORKSHOP: Conductas de riesgo y adicciones en el alumnado de FPB y FP de Grado Medio en Euskadi

Hurrengo ekitaldiak

Argitalpenak

null

Argitalpenak

Hasiera hasieratik, Droga-menpekotasunen Deustuko Institutuak droga mendekotasunei buruzko azterlanak edo liburuak argitaratzeko lan garrantzitsua proposatu zuen, toxikomanien gaian interesatuta daudenei unibertsitate estiloko zerbitzua emateko, ikuspuntu desberdinetatik.

Kezka horren ondorioz, 1992tik gaur egun arte, bildutako hainbat lanek harrera ona izan dute profesionalen artean.

Ikusi argitalpen guztiak

Zer eskaintzen dugu?

1

Prestakuntza

Eskatzen duten pertsona eta entitateen profiletara egokitutako prestakuntza eskaintzen dugu.

 

Institutuak berariazko prestakuntza eskaintzen du jarduneko profesionalentzat (1995tik gaur egunera arte). Gainera, ikastaroak, jardunaldiak, mintegiak eta bilera zientifikoak antolatzen ditu aldian-aldian. 

2

Ikerketa

Ikerrildo propioak ditugu, baina lankidetza garrantzitsuak ere baditugu beste erakunde batzuekin, erakunde eskatzailearen eskariz ikerlanak eta azterketak egiteko.

 

Lan egiteko modua eta helburuak batera zehazten ditugu.

3

Aholkularitza

Aholkularitza teknikoa eskaintzen diegu entitate publiko eta pribatuei, substantzien kontrolerako, eskaera murrizteko eta drogamenpekotasunak dituzten pertsonak artatzeko planak eta politikak prestatzeko.

 

Topaketarako gunea eskaintzen diegu drogamenpekotasunetako edo antzerako arloetako profesionalei.

Misioa, ikuspena eta balioak

Deustuko Unibertsitatea gizartearen zerbitzura dago, gizarte justua, solidarioa eta giza duintasunaren errespetuarekin bat datorrena eraikitzeko. Hori dela eta, Unibertsitatearen misioa, gizartea zerbitzatzea, Droga-menpekotasunen Deustuko Institutuaren misioa ere bada.

Droga-menpekotasunen Deustuko Institutuak gizarteari eskaintzen dio zerbitzu hori, eta ezagutza zientifikoa zabaltzen eta ikertzen du drogen, toxikomanien eta beste mendekotasun eta abusu batzuen espektro zabalean, bai eta antzeko arloetan ere (familia, hezkuntza, haurtzaroa, nerabezaroa eta gaztaroa).

Droga-menpekotasunen Deustuko Institutuaren helburua da kalitatezko prestakuntza integrala ematea, bikaintasun akademikoa eta drogen arloko abangoardiako ikerketa bateratuko dituena, betiere sektoreko profesionalen parte hartze aktiboa kontuan hartuta, berrikuntza funtsezko zutabea baita horietan guztietan.

  • Kalitatezko prestakuntza, garai berrietara egokitua
  • Abangoardiako ikerketa nazionala eta nazioartekoa
  • Aholkularitza, sektoreko profesionalen parte hartze aktiboarekin 
null

Erakunde laguntzaileak

Droga-menpekotasunen Institutuak Estatu eta nazioarte mailako lankidetzako hitzarmen ugari ditu, drogen esparruko jakintza zientifikoaren zabalkundean eta ikerketan gizarteari zerbitzu eraginkorragoa emateko.

Hona hemen gurekin lan egin duten entitateetariko batzuk: