Unibertsitateko Institutuak ikerketa sustatzeko eta fakultateetako goi mailako zikloen berezko espezializaziora, jakintza arlo jakin bat hobetzera edo lanbideko gaikuntza berezi batera bideratutako irakaskuntza jarduerak gauzatzeko sortutako zentroak dira.
Institutuak fakultate batean integratuta egon daitezke, edo Unibertsitateari zuzenean atxikita, Deusto Fundazioaren bitartez.
Bere izateko arrazoi nagusia giza eskubideen kultura baten alde lan egitea da, nabarmena den bokazio sozial eta nazioartekoarekin.
DeustoTech-ek ikerketa aplikatua egiten du, batez ere Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) arloan.
Psikologiaren eta Osasunaren esparruan espezializatua, DeustoPsych-ek laguntza psikologikoa eskaintzen du, jardueren garapena eta berrikuntza sustatuz.
Ezagutzaren arlo jakin batean lan egiten duen diziplina arteko institutua da: drogak eta mendekotasunak. Drogen fenomenoaren antzeko eremuak ere jorratzen dituzte bertan.
Institutua gizarteari zerbitzu egokia emateko sortu zen eta kooperatibismoaren ikerketari ekitea ahalbidetzen duten ikasketa-programak eskaintzen ditu.
Konprometitua dago herritartasun aktibo baten garapenarekin eta giza garapena sustatzen duen bikaintasuneko ikerketa-jarduera batekin.
Euskal Ikasketen Institutuak "Eraldaketa soziokulturalak euskal testuinguruan" ikerketa ildoa sustatzea du helburu.
Justizia soziala, pertsonen duintasuna eta bizitza sozial, politiko eta ekonomikoan bete-betean parte hartzeko eskubidea sustatzen duten praktikak aztertu eta sustatzen ditu.
Bere jarduera lehiakortasunaren eta lurralde-garapenaren azterketan zentratzen da, bere ikerketa-ildo desberdinetatik.