Donostiako Campusa

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA

"Munduko hiririk politena".

Bizi Donostia

 Donostiako badiaren edertasunak (Kantauriko Perla bezala ezagutzen da), itsasoa eta mendia urrats bakarrera dituela, bertako bizi-kalitateak eta bere gastronomia ospetsuak lehen mailako helmuga turistiko bihurtu dute azken bi mendeetan.

Euskal kulturaren eta espirituaren adierazgarri, ez dira ahaztu behar kultura tradizionalaren adierazpenak, hala nola erromeriak eta jaiak, herri kirolak, folklore tradizionala, etab. Aipatzekoa da Donostiako Zinemaldia, gorengo mailako lehiaketa zinematografikoa, Zinema Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioak akreditatua.

Ezinbestekoa da Euskal Herriko gastronomia bereziki aipatzea, ospe handikoa sukaldaritza eskola sortu duelako. Janari bikaina eta txakolina bezalako edari autoktonoak berez dira erakargarri bereziak.

Itsasoa, surfa eta Alde Zaharreko pintxoak izango dira zure ibilbideko ingurune ikusgarriaren parte. Baina askoz gehiago ere aurkituko duzu.

null

Campusa eta hiria ezagutu

Donostiako campusaEspazioak eta eraikinak

P. ALTUNA eraikina - Ikasgelategia

Ikasgelategiak sei solairu ditu eta 3.048 metro koadro. Bederatzi gela ditu, baita hainbat bilera gela, lanerako gune, bulego eta ikasteko eta lan egiteko bestelako gela batzuk ere. 

 

D. ARANZADI eraikina

Deusto Business School-Executive Education eta graduondokoak. Guztira 1.820 metro koadro ditu, lau solairutan banatuta. Ikasgelak (zortzi guztira, horietako bi anfiteatroa moldekoak), lanerako gelak, bilera gelak, bulegoak eta bestelako bulego eta zerbitzuak daude.

 

F. GARATE Innogunea eraikina

Garate Innogunea eraikinak 970 m2 ditu, 4 solairutan banatuta, eta ikasleei, irakasleei, ikertaldeei eta administrazio eta zerbitzuetako langileei topaketarako eta beste eragile batzuekin elkartzeko gunea eskaintzen die.

Larramendi eraikina

Eraikinak 5 solairu ditu: laborategiak, simulazio gelak, gimnasioak, tatamia, fitness aretoa, estalitako kiroldegi kantxa, gelak eta lurpeko garajea.

Gainera, unibertsitateko elkarte osoak erabiltzeko eta gozatzeko liburutegia du.

Campus jasangarria

 Campusaren handitzeak bereziki kontuan hartu ditu jasangarritasuna eta honako printzipio hauek: energia konbentzionalen kontsumoa murriztea, energia iturri berriztagarriak erabiltzea, instalazioen eraginkortasun energetikoa, berotegi efektuko gasen emisioa murriztea eta ingurumena babestea. 

Proiektua eta obra

Larramendi eraikin berriaren proiektua Iker Arana Arri arkitektoak egin du. Obrak Construcciones Amenabar SA enpresak egin ditu, F. García eta J.L. Martín aparejadoreen zuzendaritza teknikoarekin.

Donostia

Deusto Street View

Unibertsitateko eraikinen barruan paseatu, Googleren teknologiari esker

Nola heldu campusera?

null

Nola heldu campusera?

Unibertsitateak aparkaleku propioa du, bai eta motorrentzako beste gune batzuk ere. Hartara, ibilgailuak campusaren barruan erraz aparkatu daitezke.
Autobusez heltzea ere erraza da, geltoki garrantzitsu bat baituzu unibertsitatetik gertu. Campusetik tren geltokia ere hurbil dago eta hainbat herritara heltzeko modua ematen du.

Hemen duzu campusa

CAMPUSEKO MAPA

Informazio gehiago

Nola heldu campusera

null

Oinez

Hiriko edozein tokitatik oinez heltzea nahiko erraza da. Gainera, Mundaizeko zubi berriak campusa hiriaren erdigunearekin zuzenean lotzen du.  

null

Bizikletaz

Hainbat bidegorri daude Unibertsitateko sarreraraino eramango zaituztenak. Behin Unibertsitatera helduta, bizikleta aparkatzeko aukera duzu horretarako prestatuta dauden guneetan.

null

Autoz

Deustuko Unibertsitateak aparkaleku propioa du, bai eta motorrentzako beste gune batzuk ere. Hartara, ibilgailuak campusaren barruan erraz aparkatu daitezke.

null

Autobusez

Donostiak autobus geltoki garrantzitsu bat du, Amara auzoan kokatua, hiriaren erdigunetik 5 minutura. Autobus geltokia Deustuko Unibertsitatearen parean dago.

Donostiako autobusen ordutegia

Autobusei buruzko informazio gehiago

null

Trenez

Hiriaren erdi-erdian kokatuta dago Donostiako tren geltokia. Madril eta Bartzelona bezalako hiri askorekin dago lotuta Donostia trenez, baita nazioarteko helmugekin ere, hala nola Parisekin edo Lisboarekin.

null

Hegazkinez

Hiritik kilometro gutxira dauden aireportuak:

Donostiako aireportua (EAS)- 20 km

Bilboko aireportua (BIO) - 105 km

Gasteizko aireportua (VIT) - 120 km

Iruñeko aireportua (PNA)- 90 km

Miarritzeko aireportua (BIQ) - 40 km