Eraikin nagusia
Eraikin nagusia estilo klasikoko etxea da. Elementurik azpimarragarrienak erdiko eskailera nagusia, garai bateko liburutegia, gaur egungo Gradu aretoa, Kapera Gotikoa eta Paraninfoa dira.
Kristalezko eraikina
80etako erakin horrek modernotasuna eta iragana bateratzen ditu. Metalezko fatxada aizun bat du, burdinurtuzko zutabeduna, antzinako pilotaleku estaliaren formak gogorarazten dituena.
La Comercial eta ESIDE eraikina
La Comercial eraikina lan neoklasikoa da, 1921ean eraikia. ESIDE eraikinak estilo modernoagoa du.
Liburutegia-IIBZ
Rafael Moneo arkitekto ospetsuak eraikia. Liburutegiak irakurtzeko 1.700 leku baino gehiago ditu, irakurketa geletan, talde-laneko geletan, mintegietan, tailerretan eta ikerketako kabinetan banatuta.
Lehenengo enpresen habia
2009an jarri zen martxan DeustoKabi, ESIDE eraikinean, Deustuko Unibertsitateko oinarri teknologikoko lehenengo enpresen habia.
DeustoTech
2013an DeustoTech-ek espazioen eraldaketari ekin zion, ikerketaren kalitatean sakontzeko eta I + G + b-ko zerbitzuen prestazioa hobetzeko.
Xabier Kirolgunea
2017an kirolgune berria inauguratu zen: bi solairutako eraikina, 9.845 m2-koa, campuseko futbol zelairen azpian eraikia.
DeustoBio-ko instalazioak
DeustoBio-ko instalazioak Medikuntzako graduko ikasleentzat dira. Laborategiak, ospitale birtual bat, trebetasunak lantzeko gelak, kontsultak, etab. ditu.
Lorategiz hornitutako eremu zabalak
Barruti guztia lorategiz inguratuta dago. Inguru horretan, 200 zuhaitz baino gehiago daude, 50 espezie desberdinetakoak, botanika aldetik balio handia dutenak.