Campusak eta egoitzak

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA

CAMPUSAK ETA EGOITZAK

BILBAO, DONOSTIA, MADRIL ETA GASTEIZ

Deustuko Unibertsitateak bi campus ditu, Bilbokoa eta Donostiakoa, eta bi egoitza, Madrilekoa eta Gasteizekoa. Horiek guztiak espazio biziak dira, beren eskaintza akademiko berritzaileak egiten duen erritmoan hazi eta eraldatzen direnak.

Bilboko campusa zaharrena da, eta hiriaren erdi-erdian dago, Bilboko eraikin enblematiko bihurtu diren Guggenheim Museoaren, Iberdrola Dorrearen eta Euskalduna Kongresu eta Musika Jauregiaren artean. Bilboko campusa Monumentu Historiko izendatu zuten 2002an eta balio arkitektoniko handiko hainbat eraikin ditu.

Donostiako campusa Mundaiz pasealekuan, Urumea ibaiaren ertzean eta Kristina-Enea parkearen inguruan dago, eta Donostiako hirian erabat integratuta dagoen unibertsitate gunea da. Diseinu abangoardista eta arkitektura berezia du, berdegune zabalak eta arboretum berezia.

Deusto Business School (DBS) Madrilgo egoitza Mateo Inurria 39. zenbakian dago, Duque de Pastrana metro geltokiaren ondoan. Eraikinak ikasgelaz gain, auditorio bat, coworking gune bat, kafetegia, jantokia eta gela immersibo bat ditu.

Egoitza honetan bertan dago Advantere School of Management ere, kudeaketa-heziketaren arloko nazioarteko graduondoko eskola bat, eta Jesusen Konpainiak sustatu du, Comillaseko Unibertsitate Pontifikalarekin, Deustuko Unibertsitatearekin eta Georgetown Unibertsitatearekin lankidetzan.

Gasteizko egoitza eraikin handia da, kristalezko espazioak dituena, oso irekiak, lan ingurune berezia sortzeko. Azpiegituraren ekipamenduen artean, fabrika digital adimenduna dago – aitzindaria Espainian –, eta azken belaunaldiko sei makina ditu, industrian erabiltzen direnen antzekoak.

 

Deusto Street View

Tour birtuala Bilboko campusean zehar

Bilboko campusa

Deusto Street View

Tour birtuala Bilboko campusean zehar

Ezagutu Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campusa, etxetik mugitu gabe. Street View formatuari esker, orain tour birtual bat egin dezakezu eta gure eraikinen barrualdea modu eroso eta errazean ezagutu. Ibili campuseko korridore, ikasgela, liburutegi eta espazio enblematikoetan zehar, bertan bazeunde bezala.

Bilboko campusa

Deusto Street View

Tour birtuala Donostiako campusean zehar

Donostiako campusa

Deusto Street View

Tour birtuala Donostiako campusean zehar

Ezagutu Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusa, etxetik mugitu gabe. Street View formatuari esker, orain tour birtual bat egin dezakezu eta gure eraikinen barrualdea modu eroso eta errazean ezagutu. Ibili campuseko korridore, ikasgela, liburutegi eta espazio enblematikoetan zehar, bertan bazeunde bezala.

Donostiako campusa

Campusak bideoan