P. ALTUNA eraikina-ikasgelategia
Eraikinak sei solairu eta 3.048 metro koadroditu: bederatzi gela, hainbat bilera gela, lan eremu, bulego eta ikasteko eta lan egiteko beste gela batzuk ditu.
D. ARANZADI eraikina
Deusto Business School-Executive Education eta graduondokoen egoitza. 1.820 metro koadro ditu guztira, lau solairutan banatuta, ikasgeletarako, langeletarako, bilera-geletarako, bulegoetarako eta bestelako bulego eta zerbitzuetarako.
F. GARATE Innogunea eraikina
Berrikuntza eta Ekintzailetza Zentroa eta Deusto Advanced Research Centreren egoitza, Garate Innogunea eraikina aukeren gunea da, unibertsitateko elkarteak ezagutza aurreratua inplementatu ahal izan dezan Gipuzkoako gizartearen eta haren jarduera eremuaren garapen sozioekonomikoan lagun dezaketen ekimen berritzaileetan. 800 m2 ditu, 4 solairutanbanatuta.
Larramendi eraikina
Eraikinak 5 solairu ditu: laborategiak, simulazio-gelak, gimnasioak, tatamia, fitness aretoa, estalitako kiroldegi-kantxa, gelak eta lurpeko garajea. Gainera, IIBZ modernoa du — Ikaskuntzarako eta Ikerketarako Baliabideen Zentroa —, liburutegirako azpiegitura eta ekipamendu berriak dituena.
ARRUPE ERAIKINA
Arkitektura bereziko eraikina da, 1998an eraikia, eta hiru solairu ditu, ikasgela eta bulegoetarako.
LOIOLA CENTRUM
Gune balioaniztuna da eta, eliza funtzioez gain, era askotako ekitaldiakegiten dira: kontzertuak, irratsaioak, online eskolak atzerriko unibertsitateekin, ponentziak, eztabaidak, inbestidurak, nazioarteko bideokonferentziak