Jean Monnet Neuralaw moduluaZuzenbide Fakultatea

Neuralaw

MODULUAZ

Gaur egun, gero eta lotura estuagoa dago, batetik, Big Data eta Adimen Artifizialaren teknologiaren eta, bestetik, nanoteknologia medikoaren eta neurozientzien artean. Horren ondorioz, asko areagotu da garuneko informazioa ordenagailuetara bidaltzen duten gailu neuronal adimendunen ekoizpena eta banaketa. Etorkizun ez oso urrun batean, gailu horiek gure garunen konexio neuronalak berridatzi ahal izango dituzte. Garunaren eta konputagailuaren arteko interfazeak, jatorrian, osasun arazo jakin batzuei aurre egiteko eta gizarte inklusiboagoa eraikitzeko diseinatu ziren, baina badirudi joera berriek beste helburu batzuk dituztela, besteak beste, hobekuntza kognitiboa eta burmuinaren estimulazioa lortzea portaera aldatzeko. Teknologia hori neurokapitalismoaren, autokraziaren eta oinarrizko eskubideen arteko bidegurutzean dago.

Pertsona arrunten eta mentalki “hobetutako” pertsonen arteko bizikidetza errealitate bihurtzen hasi da. Beraz, logikoa da pentsatzea Estatuek teknologia horiek herritarrak hobeto kontrolatzeko erabiltzeko tentazioan erortzeko arriskua dagoela. Gauzak horrela, pentsa liteke Europar Batasuna nazioz gaindiko erregulaziorako gune naturala dela; haatik, gai hori alde batera utzi da, neurri handi batean, EBk adimen artifizialari buruz izan berri dituen eztabaidetan. Jean Monnet nEUraLAW moduluak joera horien erronka eta arrisku etiko eta legalak identifikatu eta aztertzen ditu, Europar Batasunean hedatu aurretik. nEUraLAW proiektuak EBko zuzenbidean, oinarrizko eskubideetan, zuzenbide biomedikoan eta datuen babesean adituak diren espezialistak biltzen ditu, neurozientzialari eta ingeniariekin harremanetan jarriz. Helburu nagusia da zientzian eta jakintza-arlo guztietako ebidentzietan oinarritutako elkarrizketa bideratzea, parte hartzaileek arriskuak sailka ditzaten eta arauen aldaketa susta dezaten, herritarren interesak aintzat hartuko direla bermatzeko.

Kontaktua

JEAN MONNET NEURALAW MODULUA

Unibertsitate etorbidea 24
48007 Bilbao


944 139 003
Luz: 2854
marialuisa.sanchez@deusto.es

 

nEUraLAW

FUNTSEZKO ARLOAK

nEUraLAWk EBko ikasketak adimen artifizialarekin integratutako neuroteknologiarekin lotzen dituzten arlo espezifikoak identifikatzen ditu, EBren eskumenen eta botereen esparruan:

 

KONSTITUZIO-MURRIZKETAK

Botere exekutiboak erabiltzen dituen neuroteknologiak eta "herritartasuna" eta "demokrazia" kontzeptuetan duten eragina

OINARRIZKO ESKUBIDEEN BABESA

Identitate pertsonalerako eskubidea, manipulazio algoritmikoen aurkako hautamena eta datu neuronalen pribatutasuna (neuropribatutasuna)

HOBEKUNTZA KOGNITIBORAKO AUKERA BERDINTASUNA

Garapenerako lankidetza barne, EBren kanpo-politikaren ildotik

KONTSUMITZAILEAREN BABESA NEUROKAPITALISMOAREN GARAIAN

Gailu neuroprostetikoekin lotutako segurtasun-erregulazioak eta arriskuak, gailu mediko inplantagarri aktiboei buruzko 1990eko Zuzentarauaren eremuaren barruan

PROZEDURA PENALETAN NEUROTEKNOLOGIAK ERABILTZEA

Nolako eragina duen prozesu judizialetan eta kriminaletan, EBko Zigor Zuzenbidearen esparruan

nEUraLAWAURREKARIAK

AURRERAPEN NEURALAK

Azken urteotan, giza garunaren funtzionamenduaren ezagutza nabarmen handitu da. Garuneko irudi teknikek luzaroan lagundu dute prozesu neuronalak ulertzen eta pertsonen jarrerak, lehentasunak eta estimuluen aurreko erantzunak azaleratu dituzte. Orain, neuroteknologien, adimen artifizialaren eta big dataren arteko loturak inplante neuronal adimendunen (SNI, ingelesezko siglan) garapena bultzatu du. SNIek soluzio pertsonalizatuak eskaintzen dituzte gaixotasun ezgaitzaileak dituzten pertsonentzat, hala nola itxialdi-sindromea, epilepsia edo alboko esklerosi amiotrofikoa dutenentzat, eta gizarte inklusiboagoa lortzen laguntzen dute.

HOBEKUNTZA KOGNITIBOA

Aldi berean, SNIak gero eta gehiago lantzen ari dira hobekuntza kognitiborako, zentzu berriak eskuratzea ahalbidetzen duten gailuak banatzen dituzten enpresekin, hala nola barne iparrorratz bat, ikusmen infragorria, kalkulu mental aurreratua edo datu baseetarako sarbidea. Gainera, animaliekin egindako esperimentu arrakastatsuek oroitzapen artifizialak ezartzeko edo ezabatzeko aukera erakusten dute, eta adituek aurreratu dutenez etorkizun hurbilean gizakiengan ere izango dute aplikazioa. Gizartea aldatzen ari da poliki-poliki eta espazio komuna izango da gizaki normalentzat, gizaki hobetuentzat (cyborgs) eta artifizialki manipulatu daitezkeen gizakientzat (roboten antzekoak).

LEGE-ERRONKAK

Garapen horiek aspalditik kezka etiko eta filosofikoak sortu badituzte ere, lege ikuspegiek arreta gutxi jaso dute, nahiz eta adimen artifizialaren garaian hobekuntza mentalak eta garunaren irakurketak eta idazketak legezko inplikazio handiak dituzten. SNIen askotariko arriskuak leuntzeko eta oinarrizko eskubide neuronalak bermatzeko arautze-ahaleginak urriak izan dira orain arte eta ez oso eraginkorrak. Badirudi arautzaile nazionalak gaizki prestatuta daudela atzerriko enpresei mugak ezartzeko. Pentsa liteke EB dela maila egokia herritarren oinarrizko eskubideak alor horretan babestuko dituen nazioz gaindiko erregulazioa sustatzeko, Tratatuen babespean dituen eskumen zabalengatik eta nazioarteko itun berriak sustatzeko potentzia globala izateagatik.

nEUraLAW

IKERKETA JURIDIKOARI ARRETARIK EZ

Garunaren eta ordenagailuaren arteko interfazeen lege-ikuspegiak berriak ez diren arren, ez dute espero zen arreta erakarri; eztabaida akademikoak izan dira nagusi, EBtik kanpokoak gehienetan, eta lege kontuak ez dituzte aintzat hartu. Ekarpen etikoek kalte zerebral larria duten paziente talde espezifikoen eskubideak izan dituzte arretagune, baina ez herritarren oinarrizko eskubideak oro har babesteko beharra.

2010ean, Ogbujahk eta Ufomaduk ohartarazi zuten BCIek (Brain–Computer Interfaces) "neurohacking" bezalako manipulazioak egiten lagundu dezaketela, hau da, garuneko informazioaren irakurketa maltzurrak.

Azken urteetan, Suitzatik (Ienca & Andorno, 2017) eta Italiatik (Vessia & Muciaccia, 2018) egindako ekarpenek neuroteknologiaren aroko oinarrizko eskubide berriak proposatu dituzte.

Estatu Batuetan, Neurorights Initiative Columbiako Unibertsitatean abiarazi zen 2019an, Rafael Yuste irakasle espainiarra buru zela, eta arau aldaketak sustatu zituen; besteak beste, Txileko erreforma konstituzionaletan eragin zuen (2020ko urria).

Europan, Birminghameko Unibertsitateak ikerketa zentro bat garatu du "Everyday Cyborgs 2.0" proiektuarekin, baina EBren ikuspegiak kontuan hartu gabe.

SNIen lege-inplikazioen estaldurarik osatuena D 'Aloiak eta Errigok (Parmako Unibertsitatea, Italia) 2020an argitaratutako liburu batetik dator, baina ez du aipatzen EBk neuroprotesi adimendunen sustapenean eta erregulazioan izan dezakeen zeregina.

null

PROPOSAMENA

null

PROPOSAMENA

Gauzak horrela, nEUraLAWk  graduaurreko eta graduondoko mailetan irakaskuntza-jarduerak txertatzea proposatzen du, ikasleak SNIek dakartzaten arautze behar berrien inguruan sentsibilizatzeko, bereziki oinarrizko eskubideen esparruan. SNIen arriskuak ulertzetik haratago, helburua da ikasleen pentsamendu kritikoko trebetasunak indartzea eta Europako herritarrak informatuago eta konprometituago egon daitezen laguntzea. Jarduera horiek mintegietan, trebakuntza-saioetan eta ikerketara eta dibulgaziora bideratutako ekitaldietan gauzatuko dira. Jarduera multzo hori Europar Batasunean neuroeskubideak ulertzeko, aztertzeko eta haien inguruan masa kritikoa eraikitzeko zentro bat bihurtuko da.

Jean Monnet Module 2021-2024

NeuralawBlog

Financiado por la Unión Europea

null

Financiado por la Unión Europea

El presente proyecto ha sido financiado con el apoyo de la Comisión Europea. Esta publicación (comunicación) es responsabilidad exclusiva de su autor. La Comisión no es responsable del uso que pueda hacerse de la información aquí difundida.