CIDE Espainierako Nazioarteko Zentroak, 20 urte baino gehiagoko ibilbidea du eta aukera ematen die nazioarteko ikasleei seihileko edo udako programak ikasteko, besteak beste, Espainiako Hizkuntza eta Kultura edo Nazioarteko Negozioak, enpresako praktikak, espainierako ikastaroak edo espainiera bigarren hizkuntza gisa irakasteko ikastaro espezializatuak.
Atzerriko unibertsitateekin akordio ugari ditugu, ikasleei gure unibertsitatean ikasketak baliozkotzeko eta, aldi berean, euskal eta espainiar kultura ezagutzeko aukera ematen dietenak.
Urte hauetan guztietan, 10.000 ikasle baino gehiago igaro dira gure geletatik, eta kalitatezko irakaskuntzaz eta arreta akademikoaz haratagoko esperientzia izan dute.