Deustuko Unibertsitateko Hizkuntza Zentroaren misioa da interesa duten guztiei hizkuntzen arloko prestakuntza eta egiaztapen egokia sustatzea eta bermatzea.
Zentroak itzulpen zerbitzua du, baita Deustuko Unibertsitateko ikasleentzako hizkuntza arloko beste laguntza zerbitzu batzuk ere.
Euskara, ingelesa eta gaztelania atzerriko hizkuntza gisa ikasi ahal izango dituzu.
Gainera, hizkuntza maila egiaztatu ahal izango duzu, Cambridge eta Linguaskill azterketak egiteko azterketa zentro ofiziala baikara. Zentroan euskara ikasten baduzu, HABEk egiaztatuko dizu maila.
Deustuko Unibertsitateko graduko ikaslea bazara, % 20ko deskontua izango duzu ingeleseko ikastaroetan. Alumni Klubeko kideentzat deskontua % 10ekoa da.
Aurreko ikasturtean euskara ikastaro batean matrikulatutako ikasleek % 5eko deskontua izango dute gure euskaltegian matrikulatzen direnean.