Enpresa proiektua abian jartzea errazagoa da bidean laguntza izanez gero!
DeustoKabi (Bilbo) eta Innogune (Donostia) dira enpresa proiektu bati ekin nahi dioten pertsonei laguntzen dieten Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitatearen bi inkubagailuak. Gaur egun, DeustoKabik eta Innogunek esparru guztietako 50 ekimen dituzte, era guztietako jendeari zuzenduta.
Espazioak, laguntza, aholkularitza, prestakuntza, kontaktuen sarea, jardueretan eta ekitaldietan parte hartzea, etab. Zerbitzu ugari horiei esker, proiektuak abian jartzea errazagoa izaten da.
Interesgarria da zuretzat, baldin eta...
- Enpresa proiektu bati ekin nahi badiozu.
- Espazio bat eta talde profesional baten aholkularitza eta laguntza behar badituzu.
- Ekintzailetzako ekosistema baten parte izan nahi baduzu, zure egoera berean dauden pertsonez inguratuta.