Berrikuntza eta ekintzailetza protagonista diren astean, 600 ikasle, irakasle ikertzaile eta eragile inguru elkartuko dira.
Deusto Ekintzaile Asteak 10 urte baino gehiagoko ibilbidea du eta mugarri garrantzitsuenetakoa da Deustuko Unibertsitateak berrikuntza eta ekintzailetzari buruz sustatzen duen sentsibilizaziorako. Topaketaren helburu nagusia da ekintzailearen figura ikasleei hurbiltzea eta pertsonen portaera berritzailea eta ekintzailea piztea, dinamiken, tailerren eta hitzaldien bidez. Ekintzailea zara?
Sentsibilizaziotik hasita, Astearen helburua da pertsonak ekintzailetzarako trebetasunekin informatu eta konektatzea, hurbilketa horretatik Deustok eskaintzen dizkien zerbitzu guztiak ezagut ditzaten: prestakuntza programak, ekiteko espazioak, tailerrak, etab.
Topaketak Eusko Jaurlaritzaren eta Santander Universidades-en finantziazioa du.
Interesgarria da zuretzat, baldin eta:
- Ikaslea bazara
- Jakin-min handia baduzu eta gauza berriak probatzea gustatzen bazaizu.
- Unibertsitatean eman duzun aldia ahalik eta gehien aprobetxatu nahi baduzu.
- Inspiratu zaitzaketen pertsonen proiektuak eta istorioak ezagutzeko jakin-mina baduzu.