Deusto Ekintzaile, Deustuko Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitatea, ekintzailetzaren bultzatzailea eta bozgorailu da Unibertsitate Komunitatea eta bere ingurunea osatzen duten kolektiboen artean (enpresak, erakunde publiko eta pribatuak, agente inbertitzaileak eta sozialak…). Askotariko zerbitzu eskaintzari esker, bizitzako edozein erronkaren aurrean jarrera ekintzailea izatearen garrantzia zabaltzen du.
Gure azken helburua pertsonei bizitzan zehar laguntzea da, kultura ekintzailea eta berritzailea sustatuz Unibertsitatearen barruan eta kanpoan, eraldaketa ekonomiko eta sozialeko eragile izan daitezen, gainerako ekosistemarekin lankidetzan.
Deusto Ekintzailen badakigu espiritu ekintzailea ezagutza eta tresnak eskuratzeari esker indartzen dela, eta uste osoa dugu trebetasun horiek lantzea beti dela lagungarria.