Atxikitako zentroak unibertsitateko ikastegiak dira, funtzionamendu autonomoa dutenak. Ikastegi horietako titulazio ofizialak Deustuko Unibertsitateak luzatu eta onesten ditu. Gaur egun, bi ikastetxek dute estatus hori: BAMek Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak, 2009-2010 ikasturtetik atxikiak, eta Voxel Schoolek, 2022an atxikitako arte digitalen unibertsitate zentroak, 2023-2024 ikasturtetik lau gradu ofizial emango dituenak.