Logo derecho

Menua Cerrar explora esta sección Hamburguesa explora esta sección

Praktikak

Zuzenbide Fakultatean sail berezia dugu zure praktikak kudeatzeko.

Kanpoko praktikak egiteak aukera ematen dizu bulego profesionaletan, administrazio publikoan eta enpresetan jarduera juridikoaren jardun profesionalaren lan ingurunera benetan hurbiltzeko.

Harremana

Praktikak - Zuzenbideko Fakultatea 

944 139 109
practicas.derecho@deusto.es

Praktika motak

CURRICULUMAREN BARRUKO PRAKTIKAK

6 kreditukoak (aukerakoak)

  • 4 mailako lehen seihilekoko irakasgaia
  • Mugikortasunarekin bateraezina
  • Baldintzak: 2. mailako irakasgai guztiak gaindituta edukitzea eta 4. mailako nahitaezko irakasgai guztiak matrikulatu ahal izatea. Tailer eta esperientzia juridikoak eginda eduki behar dira.

Ikusi gehiago

 

CURRICULUMAREN BARRUKO PRAKTIKAK

30 kreditukoak

  • 4. mailako lehen seihileko osoa praktiketako egoitzan
  • Baldintzak: 7,5eko batez besteko akademikoa gutxienez. Tailer eta esperientzia juridikoak eginda eduki behar dira.

Ikusi gehiago

Bridge Program-eko praktikak

Bikaintasun akademikoko programa, nazioarteko enpresa batean bi astez murgiltzeko aukera ematen duena (bat estatuan eta beste bat atzerrian).

Ikusi gehiago

Curriculumeko praktika solidarioak

Programa honek aukera ematen du justizia sozialaren eta elkartasunaren alde diharduten erakundeetan curriculumaren barruko praktikak egiteko (nazionalak eta nazioartekoak), Unibertsitateak giza prestakuntzaren eta balioen alde egiten duen apustuaren esparruan. 

CURRICULUMETIK KANPOKO PRAKTIKAK

  • Fakultateari aldez aurretik jakinarazi eta hark baimena eman behar du.
  • Ez dator bat curriculumeko praktikaldiarekin.
  • Gehienez 300 ordu.
  • Curriculumaren barruko praktiketako hitzarmena indarrean duen egoitza batean egiten dira.
  • Ez du eskolara joateko betebeharra oztopatu behar.

Praktiken antolaketa

Beharrezkoa da praktikak egin ahal izateko:

  • Orientazio Profesionalerako Zerbitzuak eskaintzen duen enplegagarritasuna hobetzeko tailerrak egin izana. 
  • Esperientzia juridikoetan parte hartzea: epaiketetara joatea, gizarte erakundeetako eta GKEetako ikaskuntza zerbitzua egitea, enpresa eta erakundeetara bisitak egitea.
  • 6 kredituko praktikak: 4. ikasturteko lehen seihilekoan edo aurreko udara aurreratuta (ekaina, uztaila eta abuztua)
  • 30 kredituko praktikak: 4. ikasturteko lehen seihilekoan

Bi tutore izango dituzu: bat praktiketako erakundekoa eta bestea Zuzenbide Fakultatekoa. Tutore horiek jarraipen estua egingo diete zure praktikei. Era berean, esleitutako gaitasun orokorrak eta espezifikoak eskuratzen dituzun txostenen bidez ebaluatuko dituzte.

  • Egoitza pribatuak: bulegoak, enpresak, kontsultoretzak…
  • Egoitza publikoak:  udalak, foru-aldundiak, Eusko Jaurlaritza, Eusko Legebiltzarra, auzitegiak eta epaitegiak…
Zuzenbideko ikasleak

Erakunde laguntzaileak

Ospe handiko egoitzak eta Unibertsitatearekiko lankidetza-ibilbide luzea, etorkizuneko lanbideko arloa aukeratzen laguntzeko: aholkularitza juridikoak, bulego profesionalak, giza baliabideen sailak, erakunde publikoak, teknologia- eta komunikazio-enpresen arlo juridikoak, etab.

Marina Martínez de la HidalgaIcono para el play del video

En palabras de los protagonistas

Praktikek lan munduan sartzeko beharrezko tresnak eskaini dizkidate

Marina Martínez de la HidalgaZuzenbideko + Lan Harremanetako ikaslea
Javier RamosIcono para el play del video

En palabras de los protagonistas

Nire iritziz, praktiken ebaluazioa ezin hobea izan da

Javier RamosZuzenbidea eta Espezialitate ekonomiko ikaslea

Praktikak

Ohiko galderak

6 kredituko praktikak: bigarren mailako irakasgai guztiak gainditu izana eta laugarren mailako derrigorrezko irakasgai guztiak matrikulatu ahal izatea.
30 kredituko praktikak: espediente akademikoan 7,5etik gorako nota lortu izana.
Gainera, bi praktiketarako, Lanbide Orientazioko Zerbitzuak (SOP) antolatutako Prestakuntza Praktiko Integraleko tailerrak (eta Prestakuntza Praktiko Integral Aurreratua 30 kredituko praktiken kasuan) eta Fakultateak antolatutako errealitate juridikoko esperientziak.

Irailetik urtarrilera.

Ez. Horregatik, praktikak aurreratutako modalitatean egitea gomendatzen da.

Bai. Kasu horretan, beharrezko datu guztien berri eman beharko duzu, eta Fakultatearen baimena jaso aldez aurretik, praktika horiek egin ahal izateko.

Mugikortasuna bateraezina da curriculumeko praktikekin.

Zuzenbidean espezialitateren bat ikasten baduzu, zure espezialitateko irakasleekin harremanetan jarri beharko duzu gai hori zehazteko.

Bi aldi:

  • Aldez aurretik, ekainean, uztailean eta abuztuan.
  • Lehenengo seihilekoan, baldin eta eskoletara joateko betebehar akademikoa betetzen bada.

Ez.

Modalitate honetan ikasleari dagokio praktiken egoitza bilatzea. Baldintza hauek bete beharko dira:

  • Fakultateak aldez aurretik informazioa eta baimena ematea indarrean dagoen curriculumeko praktiken hitzarmena duen egoitzari, eta ikasturte berean gutxienez Zuzenbideko Graduko curriculumeko praktika bat hartzea.
  • Eskoletara joateko betebehar akademikoa ez oztopatzea.
  • 300 ordu baino gehiago ez izatea
  • Curriculumetik kanpoko praktikak ezingo dira egin curriculumeko praktikak egiteko aldiaren barruan, arrazoi akademikoengatik justifikatutako salbuespenetan izan ezik.

Euskara ikaslea bazara, zure praktiken jarraipena euskaraz egin dezakezu.

Esteka interesgarriak

null

Irakasgaia: Kanpoko praktikak - 6 ECTS

Ikasgida

null

Irakasgaia: Kanpoko praktikak - 30 ECTS

Ikasgida