Zuzenbide FakultateaLoiola Klinika Juridikoa

Logo derecho

Menua Cerrar explora esta sección Hamburguesa explora esta sección

Loiola Klinika Juridikoa

Loiola Klinika Juridikoa 2016an sortu zen, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatearen eta CEAR Euskadiren (Errefuxiatuei Laguntzeko Euskadiko Batzordea) arteko proiektu pilotu baten bidez. CEAR-Euskadiren parte hartzeak sendotu egiten du Klinika Juridikoak errefuxiatuekiko eta haien egoerarekiko duen konpromisoa azken urteetan hain garrantzizkoa izatea.

Praktiketako 12 ikasleko talde batekin hasi zen, atzerritartasun eskubidea, asilo eskubidea eta Euskadiko migratzaile eta errefuxiatuen diru-sarrerak bermatzeko errentarekin lotutako egoeretan laguntzeko esperientzia.

 

Kontaktua

Klinikan parte hartu nahi duzu?

Praktikak GKEen eskutik

null

Praktikak GKEen eskutik

Loiola Klinika Juridikoa Fakultateko funtsezko erakundea da, Zuzenbideko ikasleei justizia soziala hurbiltzeko tresna gisa. Gizarte erakundeekin egiten du lan (CEAR, Cáritas, ALBOAN, Ellacuría...) helburu hauek lortzeko:

  • praktika juridiko konprometitua garatzeko.
  • ikaslea errealitatean eragin eta eraldatzeko duen gaitasunaz kontzientziatzeko.
  • justizia soziala eta ekitatea sustatzeko.
  • bakearen kultura eraikitzeko Zuzenbidetik abiatuta.
  • gizarte inklusiboa, irekia eta inplikatua sortzeko.
  • partaidetza demokratikoaren kultura sustatzeko.

Helburuak

01

Trebakuntza juridikoa osatzea ikasketa zerbitzuko esperientzien bidez

02

Justizia sozialarekiko lana eta konpromisoa ahalbidetzea, ikaslearen lanbide-profila orientatzeko.

03

Prozesu sozialak eta pertsonalak laguntzea, gizarte beharrei erantzunez, ikaskuntza juridikoko gaitasunak garatuz

04

Ezagutza juridikoak gizartearen zerbitzura jartzea, etika sozialaren balioekiko konpromisoaren eta giza eskubideen defentsaren bidez.

05

Unibertsitatean sortutako jakintza eta ikerketa gizartera transferitzea sustatzea eta hobetzea

Laguntzaileak

Gizarte erakundeak

Gizarte erakunde bateko partaide bazara, Loiola Klinika Juridikoarekin batera lan egin dezakezu eta jakinarazi zein diren zure premia juridikoak. Gizarte erakundeei begira ditugun helburuak hauek dira:

  • Euskarri eta laguntza juridikoa eskaintzea erakundeen beharrizanetan.
  • Zerbitzatuz ikasteko unibertsitateko dinamikan parte hartzen duten erakundeen prozesu eta praktiketan laguntza ematea. 
  • Argibide gehiagorako, idatzi mezua helbide honetara: asier.martinezb@deusto.es

Dokumentu interesgarriak:

Hezkuntzako lankidetza hitzarmena

 

Bulego juridikoak

Bulego juridiko batekoa bazara eta Loiola Klinika Juridikoarekin batera lan egiteko interesa baduzu, jarri harremanetan Klinikarekin eta esaguzu zeintzuk izango liratekeen pro bono laguntzeko esparruak. Bulego juridikoei begira ditugun helburuak hauek dira:

  • Bulego juridikoek pro bono jardun dezaketen proiektuetan laguntzea.

Argibide gehiagorako, idatzi mezua helbide honetara: asier.martinezb@deusto.es

Dokumentu interesgarriak:

Lankidetza hitzarmena bulego juridikoekin

 

colaboradores

Colegios de Abogados

null

colaboradores

Colegios de Abogados

El Decano del Ilustre Colegio de Abogados de Bizkaia, o persona en quien delegue; así como los Decanos de otros Colegios de Abogados de la Comunidad Autónoma de Euskadi forman parte del Consejo Asesor de la Clínica Jurídica Loiola y colaborarán con ella pro bono en el desarrollo de algunos de los proyectos.

Para más información, escribe un correo electrónico a asier.martinezb@deusto.es

Beste lankidetza batzuk

Klinika Juridikoko proiektu edo gairen batean laguntzeko interesa baduzu, jarri gurekin harremanetan. Horretarako, idatzi helbide honetara: asier.martinezb@deusto.es