Zuzenbide FakultateaDeusto Law Alumni

Logo derecho

Menua Cerrar explora esta sección Hamburguesa explora esta sección

Deusto Law Alumni

Deusto Law Alumni Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko ikasle ohien elkarte ofiziala da. Irabazi asmorik gabeko elkartea da eta pertsona ospetsuen laguntza du lanbide mailan eta maila pertsonalean. 

Gure helburua hazten jarraitzea da eta elkarteko kide izateagatiko ospea eta harrotasuna mantentzea.

Kontaktua

Elkarteko kide izan nahi duzu?

Deusto Law Alumniko kide izatearen abantailak

Lan poltsa

Gure Fakultateak legelariak prestatzeko duen esperientziari esker, gure ikasle ohiak euren bulegoetarako hartzeko interesa duten enpresa ugari erakartzen ditu. Ikasketak amaitzen dituzunean gure lan poltsan sartuko zara eta laneko eskaintza esklusiboak aurkituko dituzu Deustuko Unibertsitateko ikasleentzat.

Jarraitu prestatzen

Zuzenbide Fakultatean izaten diren ekitaldi, topaketa, hitzaldi edo mintegietara gonbidatzen zaitugu eta informazioa ematen dizugu zuretzat interesgarri izan daitezkeen eta zure profilera egokitzen diren ikastaro eta graduondoko programa berri guztien inguruan.

Sortu harremanak

Alumni zerrendaren bidez, Deusto Law Alumnirekin bat egin duten Deustuko Unibertsitateko ikaskide guztiak aurkituko dituzu. Zerbitzu honek zure inguruko profesionalekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzen dizu, harreman sare pribatu baten bitartez.